Zabalik dago dagoeneko Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxean izena emateko epea, irailaren 16ra arte. DBHko titulua lortzeko, informatika eta hizkuntzak ikasteko, eta nazionalitatea lortzeko azterketa prestatzeko aukera eskaintzen du ikastetxeak.
Galdakaoko Helduen Heziketarako Ikastetxeak prestakuntza arautua zein ez arautua eskaintzen die doan 18 urtetik gorakoei, eta dagoeneko ireki du hurrengo ikasturterako izena emateko epea.
Irailaren 16ra arte egongo da zabalik, eta interesa duten herritarrek dagoeneko egin dezakete matrikula ikastetxean bertan —Urreta kalea, 4-6— astelehenetik eguenera 10:00etatik 20:00etara eta barikuan 10:00etatik 14:00etara.
HHIk 18 urtetik gorako pertsonentzako prestakuntza arautua zein ez arautua eskaintzen du. Irakaskuntza arautuaren barne, ikasleek DBH lor dezakete. Horretarako, ikasketa prozesua pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen da, goizez edo arratsaldez egiteko aukera baitago. Ikastaroa bertoko herritarrei zein atzerrikoei zuzenduta dago.
Horrez gain, ikastetxeak informatikarekin zerikusia duten hainbat ikastaro eskaintzen ditu, baita hainbat hizkuntzatakoak —euskara, ingelesa, frantsesa eta atzerritarrentzako gaztelania ikasteko aukera—. Halaber, Espainiako nazionalitatea eskuratzeko beharrezkoak diren azterketak prestatzeko aukera ere badute atzerritik etorritako pertsonek.
Informazio gehiago eskuratzeko, interesa duten pertsonek HHIra bertaratu daitezke, edo 944566098 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bidez 688810808 zenbakian harremanetan jarri.




