‘Kokolulu’ itsas erronka marraztua aurkeztuko dute Sagarminagak eta Eibarrek Galdakaon

Argazkia: Kokoak.

Iskander Sagarminaga galdakoztarrak erronka historikoa lortu zuen maiatzean: Hawaiiko Kaiwi kanala igerian zeharkatzea 18 ordutan, neoprenorik gabe. Abenturan Eider Eibar ilustratzaile izan zuen bidelagun, bidaiaren marrazkiak egin zituenak. Irudiak Kokolulu proiektuan batu dituzte, eta bihar aurkeztuko dute Basoa Tabernan.

Iaz Hiruko Koroa lortu ostean, erronka berri bat lortu zuen Iskander Sagarminaga galdakoztarrak maiatzaren hasieran: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatzea.

Maiatzaren 6an eguerdiko 13:30ean hasi zuen Sagarminagak Kaiwi kanala igerian zeharkatzeko erronka, Eider Eibar ilustratzailea bidelagun.

Galdakoztarrak 18 ordu eta 53 minututan lortu zuen Molokai irlara heltzea, «oso egoera gogorretan, une oro korrontea kontra izan zuela, olatu eta haize bolada gogorrekin». Guztira 44,9 kilometro egin zituen, neoprenorik gabe.

Historian, ibilbide hori burutu duen zortzigarren igerilaria izan da, eta lehen euskal herritarra.

Egin ohi duen moduan, erronka horren irudiak marraztu zituen Eibarrek, eta Kokolulu proiektuan batu ditu. Bihar, emango dute proiektu horren berri, bikoteak Galdakaoko Basoa Tabernan 20:30ean egingo duen aurkezpenean.

situs togel

situs toto