Barrualde-Galdakaoko ESIko emaginek «aldi baterako» eten dute bederatzi eguneko greba

Argazkia: SATSE.

SATSE sindikatuak, Barrualde-Galdakaoko ESIko emaginen ordezkari gisa, ekainerako eta uztailerako deitutako bederatzi greba-egunen egutegia aldi baterako etetea erabaki du. «Osakidetzarekin irekitako negoziazioari tartea emateko borondatearen ondorioa» da erabakia.

SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatuak pasa den astean jakinarazi zuenez, Barrualde-Galdakao ESIko eta Gurutzeta Ospitaleko Osakidetzako emaginek bederatzi greba deitu zituzten ekaina eta uztailerako.

Greba-deialdiak profesionalen planifikaziorik eta kontrataziorik eza salatzen zuen, eta egoera horrek eragin zuzena du bai emaginen lan-baldintzetan bai Euskadin milaka emakumek modu desberdinean jasotzen duten osasun-arretan.

Greba-egunen egutegia aldi baterako etetea erabaki dute ordea, «Osakidetzarekin irekitako negoziazioari tartea emateko borondatearen ondorio».

«Emaginek urteak daramatzate egoera jasanezina salatzen, eta ez gara iragarkiekin edo hitz onekin konformatuko. Emakumeeentzako arreta segurua eta kalitatezkoa bermatzea ahalbidetuko duten egitateak, konpromiso irmoak eta egiturazko irtenbideak behar ditugu», adierazi dute SATSE Euskadik, egoeraren nondik norakoak azalduz: «Kolektiboak eszeptizismo sakona du hartutako konpromisoak neurri zehatz eta eraginkor bihurtzeko aukeraren aurrean».

Negoziazioen ondorioz, urriaren 5ean bilera espezifiko bat egingo dute emaginen ordezkariek eta Osakidetzako zuzendaritza nagusiak. Bilera horretan banan-banan berrikusiko dira kolektiboak planteatutako aldarrikapen guztiak eta hartutako konpromisoen betetze-maila.

SATSE Euskadik azpimarratu du hitzordu hori «erabakigarria» izango dela Osakidetzan emaginik ez izatearen egiturazko arazoa konpontzeko benetako borondatea dagoen edo, aitzitik, egoerak «kronifikatzen» jarraituko duen baloratzeko.

«Gatazka ez da desagertzen. Negoziazioari aukera bat eman eta hitzemandako neurriekin benetan aurrera egiten ote den egiaztatu arte itxarotea da egiten duguna. Profesionalak nekatuta daude bete gabeko promesekin eta beharrezko baliabiderik gabeko sistema bati eusten jarraitzearekin», azaldu du sindikatuak.

situs togel

situs toto