Biharko elkarretaratzera deitu dute Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak, Galdakaon etxegabetu nahi duten familia bati «babesa eman eta egoeraren berri emateko».
Alokabide erakunde publikoak familia bat etxetik «kaleratu nahi duela» salatu zuten atzo iluntzean Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak.
Gainera, familiako kideren bat adingabea dela azpimarratu dute aipatutako bi erakundeek zabaldutako mezu eta kartelean.
Horretarako, biharko, ekainak 19, asanblada irekira deitu dituzte herritarrak, «familiari babesa eman eta egoeraren berri emateko». Hitzordua Gernika kale galdakoztarraren lehenengo zenbakiko atariaren parean izango da, 18:00etan.




