«San Juan Haretxa», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE.

Euskaldunok, ohitura zahar asko gorde doguz historian zehar eta euretariko bat ‘San Juan Haretxa’-rena da. San Juan bezperan ipinten da ezaugarri hori gure baserri askotako sarreretan, lore-xorta eta galburuz apaindurik. Izenak berak dinoskunez, hasieran haretxa izango zan, baina gero leizarra nagusitu da, erazago daukagulako nahinon. San Juan Haretxaren ordez, ereiñotz errama, eguzkilorea edo elorri zuria be ipinten da etxe-babesaren sinbolo gisa. Kristautasuna zabaldu ahala, batzuk, San Juan Haretxari eta elorri zuriari, egurtxu gurutzatu bat ipinten deutsie kristautasun seinale legez. Geroagora, gure etxe askotako atearen erdian  metalezko Jesusen Bihotza jartzen izan da ohitura paganoa kristautuz. Etxe batzuetan ezaugarri kultural biak be jarri izan dira, hau da, San Juan Haretxa eta Jesusen Bihotza babes gisa. San Juan Haretxa gauza bitxi baterako be erabili izan da inoiz. Aitu. Mutil batek inguru ezaguneko neska bat nobiatzat hartu gura ebanean, San Juan Haretx bat jartzen eban gabaz neskearen etxeko atarian eta erantzuna baietza zanean, neskearen etxekoek  beste bat mutilarenean San Pedro egunean. Ze usadio polita «errekadu» egiteko ezta? Binke!

situs togel

situs toto