Ganguren Psikoteknikoa, zerbitzu hurbil eta profesionala

Argazkiak: Ganguren Psikoteknikoa eta Jon Gomez Garai.

Galdakaoko zentro psikotekniko bakarra da gaur egun Ganguren. Juan Bautista Uriarte kalearen atzekaldean kokatuta dago, Ardanza parketik hurbil, eta zerbitzu profesional eta integrala eskaintzen du. Gidatzeko baimena, eta armetarako eta itsasontziak gidatzeko lizentziak lortzeko beharrezko azterketak kudatzen ditu, besteak beste. 

Jubilazioaren ondorioz, urte luzeetan zehar zerbitzua eskaini zuen Galdakaoko zentro psikoteknikoak bere ateak itxi zituen. Galdakao, Usansolo eta Arratiako herriak hurbileko zentrorik gabe geratu ziren, eta orduan zerbitzu bat eskaintzeko beharra ikusi zuten Beak eta Igorrek, sektorean esperientzia handia duen Usansoloko eta Galdakaoko bikoteak. «Hilabeteetan zehar zentro psikotekniko berriaren beharretara egokitu zitekeen lokal berri bat bilatu genuen, eta esperientzia handiko lantalde berria sortu genuen, bi mediku, bi psikologo eta administratiba batekin», azaldu diote BINKEri.

Eta horrela sortu zen Ganguren Zentro Mediko Psikoteknikoa, gaur egun zerbitzu hori eskaintzen duen Galdakaoko zentro bakarra. Juan Bautista Uriarte kalearen atzekaldean kokatuta dago, 50 zenbakian aurkitu daitekeen patioan —Pontzi Zabalatik eta Ardanza parketik heldu daiteke— eta ordutegia www.psicotecnicoganguren.eus webgunean ezagutu daiteke. «Galdakao izena erabili genezakeen arren, hutsetik hasi nahi izan genuen, geure nortasun propioa sortuz. Ganguren izan zen aukeratutako izena, herrian eta inguruetan ezaguna eta maitatua», nabarmendu dute 

Funtsezko azterketak. Zentro psikoteknikoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta dagokion osasun-sailak baimendutako zentro medikoa da. Bertan, pertsona batek lizentziak lortzeko edo berritzeko dituen gaitasun fisikoak eta mentalak ebaluatzen dira, batez ere gidatzekoak, baina baita beste batzuk ere. «Errekonozimendu horiek egitea funtsezkoa da, arrazoi hauengatik: jarduera jakin batzuetarako pertsonen gaitasun fisikoa eta mentala baloratzen dute; jarduera segurtasunez betetzeko, eragina izan dezaketen osasun-arazoak detektatzen dituzte; eta beharrezko egokitzapen edo muga posibleak identifikatzen dituzte, baldintza mediko espezifikoekin gidatzen duten pertsonen kasuan bezala», nabarmendu dute zentroko arduradunek. Gainera, arrisku-jardueretarako baimenak eta lizentziak arautzen dituen indarreko araudia beteko lukete.

Laguntza integrala. «Zure lizentziak ahalik eta erosoen izapidetu edo berritu behar badituzu, gure zentro psikoteknikoak zerbitzu arina, segurua eta osoa eskaintzen dizu, lege-baldintza guztiak bete ditzazun, arazorik gabe. Guztiaz arduratzen gara, kezkatu beharrik izan ez dezazun, zure baimenerako argazkia barne», adierazi dute, lizentziak berritzeko NANa, Atzerritarren Nortasun zenbakia edo identifikatzen zaituen dokumenturen bat eta berritu nahi duzun lizentzia eraman beharko direla azalduz.

Gidatzeko baimena. Gidatzeko baimenaren kasuan, Ganguren Zentro Psikoteknikoa «guztiaz arduratzen da»: «Ez da beharrezkoa DGT-ra joatea! Tramite guztiez arduratzen gara, denbora eta ahalegina aurreztuz. Baimen-trukeekin ere lagunduko dizugu —atzerriko gidabaimenaren homologazioa, daukazun gidabaimena Espainiako baimen baliokidearekin aldatuz—, hori egiteko behar duzun guztiaren berri emanez». 

Uretako ontzientako eta garabietarako baimenak. Armen eta segurtasun pribatuaren lizentziak ere kudeatzen ditu zentroak, eta kasu horretan Espainiako Guardia Zibilarekin hitzordua lortzen eta bankuan tasak ordaintzeko dokumentazioa lortzen laguntzen dute profesionalek. 

Arriskutsuak izan daitezkeen animalietarako lizentzien kasuan, beharrezkoak diren baldintzen berri ematen laguntzen dute zentroan. Uretako lizentziak ere kudeatzen dituzte, hala nola, oinarrizko nabigazio-lizentzia (Titulin), oinarrizko nabigazio-patroia (PNB), aisialdirako Ontzien Patroia (PER), yateko patroia eta kapitaina, eta uretako motorretarako lizentzia. Azkenik, garabiaren operadoreen lizentziak eskuratu daitezke zentroan. 

Informazio gehiago eskatu daiteke 611728855 telefono zenbakian edo info@psicotecnicoganguren.eus helbidean. •

situs togel

situs toto