Garbigune Mugikorra Ardanza parkean egongo da bihartik uztailaren 29ra bitarte

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigune mugikorra ezarriko dute Ardanza parkean, bihartik uztailaren 29ra bitarte. Ekimenaren helburua galdakoztarrengan birziklatzeko ohitura sortzea da.

Birziklapena eta hondakinen kudeaketa egokia errazteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra Galdakaon izango da bihartik, uztailak 15, hilaren 29ra bitarte.

Zerbitzua Ardanza Lehendakariaren parkean egongo da erabilgarri bi astez. Horrela, herritarrek etxean sortzen diren ohiko edukiontzietan utzi ezin diren hondakinak modu egokian bereizita entregatzeko aukera izango dute.

Ekimen honen helburua hondakinen gaikako bilketa erraztea eta herritarren artean ohitura jasangarriak sustatzen jarraitzea da, euren kontzientziazioa indartuz.

Horrela, «berrerabilpena eta birziklapena bultzatzea da asmoa, hondakinen kudeaketa egokiak ingurumena zaintzen eta herria garbi mantentzen laguntzen baitu», Galdakaoko Udalaren hitzetan.

Hauek dira Garbigune Mugikorran bota ahal diren hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa ontzi itxietan
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tinta kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak

Bestalde, Galdakaoko Udalak gogorarazidu, urte osoan garbigune mugikor iraunkorra martxan dagoela herrian, aste eta egunen arabera kokapenez aldatzen dena:

  • Hileko 1. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Aperribaiko liburutegi inguruan
  • Hileko 1. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Sixta Barrenetxean
  • Hileko 2. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Urreta parkean
  • Hileko 2. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Fray Romualdon, kiroldegiaren alboan
  • Hileko 3. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Berezikoetxen
  • Hileko 3. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Hileko 4. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Ardanza Lehendakariaren plazan
  • Hileko 4. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Ander Deuna-Victor Parrokoan

Bestalde, herriko hainbat eremutan minipuntu finkoak ere badaude. Bertan CDak, DVDak, inprimagailuetarako kartutxoak, pilak, plastikozko tapoiak, telefono mugikorrak, kontsumo baxuko bonbillak eta tamaina txikiko aparatu elektriko zein elektronikoak utzi daitezke, besteak beste.

Minipuntu egonkor horiek honako lekuetan daude:

  • Aperribaiko HI inguruan
  • Sixta Barrenetxean, Zuatzuaurre parean
  • Bizkai kalean, kiroldegiaren ondoan 
  • Juan Bautista Uriarte kaleak Zamakoarekin bat egiten duen gunean

Era berean, Udalak tamaina handiko hondakinak etxez etxe biltzeko zerbitzua eskaintzen du, aurrez abisatuta.

Horretarako, 944256720 telefono zenbakira deitu behar da, bilketa eguna zehazteko.

Azkenik, Galdakaoko Udalak herritarrak hondakinak behar bezala bereiztera, berrerabilpena lehenestera eta sortzen diren hondakinak ahalik eta gehien murriztera animatzen ditu, guztion artean herri garbiagoa eta jasangarriagoa eraikitzen jarraitzeko.


situs togel

situs toto