Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak Venezuelak jasan dituen lurrikaren biktimei laguntzeko kanpainarekin jarraitzen du. Donazioak eskatu ditu, «laguntza ez delako amaitzen fokuak desagertzen direnean».
Venezuelak bere historiako hondamendi natural handienetakoa jasan zuen duela aste batzuk. Lurrikarek erabat hondatu dute La Guairako zonaldea, eta nazioarteak laguntza bidaltzen jarraitzen du.
Galdakaotik ere laguntza heltzen ari da Venezuelara, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen eskutik.
Elkartea La Guairan dago bertatik bertara ezagutzeko biktimen egoera, batez ere egoera zaurgarrian daudenena. Besteak beste, arropa garbitzeko makinak eta gailuak kargatzeko puntuak ezartzeko beharra ikusi dute.
Proiektu horiek aurrera eramateko beharrezkoa da finantziazioa, eta horregatik jendearen laguntza eskatu dute, «laguntza ez delako amaitzen fokuak desagertzen direnean».
Laguntza ekonomikoa ES46 0182 2738 6802 0162 1936 kontuan edo 10562 bizum zenbakian eman daiteke.
«Laguntza guztia kaltetutako komunitateei laguntzen jarraitzeko erabiliko da. Gainera, bideoak, argazkiak eta aurrerapenak partekatuko ditugu, zuen lankidetza benetako laguntza nola bihurtzen den ikus dezazuen», adierazi du GBGEk.




