EGITARAUA | Musika, dantza eta txapelketak, Bengoetxeko jaietan

Argazkia: Bengoetxeko Jai Batzordea.

Bengoetxe auzo galdakoztarreko jaiak barikutik, uztailak 17, domekara bitarte ospatuko dira. Besteak beste, janari txapelketak, tailerrak eta musika saioak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Udako jaiak Galdakaoko auzoetara heltzen ari dira ere. Bengoetxe auzoak jaiak ospatuko ditu aurten ere uztailean, barikutik domekara bitarte.

Horretarako egitarau zabala antolatuko dute auzo galdakoztarrean, ume eta nagusiei zuzendutakoa. Besteak beste, janari txapelketak, musika eta dantza saioak, buruhandiak eta tailerrak izango dira Bengoetxen hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:

Uztailak 17, barikua
18:30 Kalejira, txistulariak eta buruhandiak
19:00 Pregoia eta txupinazoa Eusebio Vicoren omenez
20:00 Sardinada herrikoia
22:00 Bingo herrikoia
23:00 Berbena DJ Dandyren eskutik

Uztailak 18, zapatua
10:00 Bengoetxeko Auzo Azoka
13:00 Folklore Bizian: Andra Mari Dantza Taldearen emanaldia
13:30 Pintxopotea, txosnan
15:30 Mus eta briska txapelketa
17:00 Umeentzako eskulanak
18:30 Les Sens dantza eskolaren ekitaldia, flamenko soinekoen erakustaldia Alma Flamencaren eskutik eta salsa, batxata eta kizomba erakustaldia
21:30 Bingo herrikoia
23:00 Rock gaua eta mozorro festa

Uztailak 19, domeka
09:30 Bengoetxeko mendi irteera Ganguren Mendi Taldearen eskutik
10:00 Txiki txangoa txosnagunetik La Trokara
11:00 Meza Santa Marina eta auzoko hildakoen omenez
11:30 Bitsa jaian txosnan
12:00 Ur borroka txosnan
12:30 Mariachi Azteca taldearen kontzertua
14:30 Paella herrikoia
15:30 Kantu zaharrak eta erromeria Joxe Mendizabalekin
17:30 Txikientzako herri-kirolak
19:30 Txupina eta jai amaiera


situs togel

situs toto