Elexaldeko igerilekuak ur-parke bihurtuko dira bihar

Argazkia: Guedan Servicios Deportivos.

Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan bihar, uztailak 16. Arratsaldean izango dute umeek puzgarriekin gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara.

Egun hauetako tenperaturei aurre egiteko, igerilekuetan gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek. Haurrentzako ur puzgarriak antolatuko ditu bihar, uztailak 16, Galdakaoko Udalak Elexaldeko igerilekuetan.

Jarduera 16:00etatik 19:00etara izango da eta sarrera doakoa izango da abonatu guztientzat. Puzgarriak erabiltzeko, 4 urte baino gehiago izan behar dira eta 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute igerilekuan.

Jarduera bihar aurreikusita dagoen arren, eguraldi txarra egiten badu data atzeratu daiteke —Udalaren komunikazio kanalen bidez jakinaraziko litzateke— eta doakoa izango da udal igerilekuetako erabiltzaileentzat.

situs togel

situs toto