Folklore Bizianeko nazioarteko taldeei harrera egin die Galdakaoko Udalak

Irudiak: Irati Alonso García.

Atzo hasi zen Folklore Bizian nazioarteko dantza jaialdiko 39. edizioa, eta Galdakaoko Udalak gaur goizean egin die harrera ofiziala Kubako eta Madagaskarreko talde parte-hartzaileei. Nazioareko taldeetako ordezkariak udaletxean izan dira, Andra Mari Dantza Talde antolatzaileko kideekin batera.

Kubako eta Madagaskarreko erritmoak Galdakaora ekarri ditu Folklore Bizianeko 39. edizioak. Andra Mari Dantza Taldeak antolatu du beste urte batez nazioarteko dantza jaialdia, atzo hasi zena Galdakaon.

Herritarrek irla bietako folklorea ezagutzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean, BINKEk bideotxo batean jaso duen moduan.

Gaur goizean aldiz, Galdakaoko udaletxea ezagutu dute Kubako eta Madagaskarreko taldeek. Galdakaoko Udalak harrera egin die osoko bilkuren aretoan, eta opariak elkar trukatu dituzte.

«Eskerrik asko zuen herrien aberastasuna ezagutzeko aukera emateagatik. Espero dugu gure kulturaz gozatzea zuok ere», azpimarratu dute Edurne Espilla eta Amets Iturbe zinegotziek, Andra Mari Dantza Taldeak egiten duen lana eskertuz ere.

Kubako eta Madagaskarreko taldeen ordezkariek ere hitza hartu dute, eskerrak emateko. Andra Mari Dantza Taldeak bere aldetik, Galdakaora urtero nazioarteko taldeak ekartzearen garrantzia nabarmendu du, eta herritarrak animatu ditu jaialdiaz gozatzera: «Gaur Galdakaon egongo dira berriz, bihar Areatzan eta etzi, domeka, Usansolon».

Hemen Julen Sagarminaga Andra Mari Dantza Taldearen kidearen hitzak Folklore Bizian jaialdiko 39. edizioaren inguruan:

situs togel

situs toto