Bizipistaren obrek N-634 errepideko trafikoari eragingo diote, Erletxe eta Boroa artean

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Bilbo eta Durango artean bizipista eraikitzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia, eta proiektuaren obrek aurrera jarraitzen dute. Horren ondorioz, N-634 errepideak aldi baterako eraginak izango ditu hainbat egunetan, Erletxetik Boroara doan zatian.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo eta Durango arteko bizipista egiteko obrekin jarraitzen du. Horren ondorioz, N-634 errepideak aldi baterako eraginak izango ditu hainbat egunetan, Erletxetik Boroara doan zatian.

Zehazki, uztailaren 23ra bitarte N-634 errepideko erreietako bat okupatuko da, 97 eta 96 kilometroen artean, bazterbidearen ertzean hormigoizko hormak jartzeko.

Lanak gauez egingo dira, 22:00etatik 06:00etara, zirkulazioari ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.

Gau horietan, zirkulazioa bi noranzkoetan mantenduko da, semaforoz araututako txandakako pasabideen bidez, eta, beraz, auto ilara puntualak sortu ahal izango dira. Obra eremua behar bezala seinaleztatuta egongo da, eta dagozkion segurtasun neurriak izango ditu.

Galdakaoko Udalak joan etorriak aldez aurretik planifikatzea gomendatu die bide erabiltzaileei, eta eremu horretan arreta handiz gidatzea lanek dirauten bitartean.

situs togel

situs toto