Yrama Simarro galdakoztarra, protagonista Espainiako Igeriketa Artistikoko Txapelketan

Argazkia: Sincro Urbarri Kluba.

Yrama Simarro, Sincro Urbarri Klubeko igeriketa artistikoko entrenatzailea eta Euskal Selekzioko teknikaria, protagonista izan zen uztailaren 3tik 5era Sabadellen antolatutako Espainiako Txapelketan. Galdakoztarraren gidaritzapean lau domina eskuratu zituzten igerilariek.

Uztailaren 3tik 5era Espainiako Igeriketa Artistikoko Txapelketa antolatu zen Sabadellen, eta bertan ehunka kirolari batu ziren.

Yrama Simarro entrenatzaile galdakoztarra ere bertan izan zen, eta protagonistetako bat izan zen. Izan ere, Etxebarriko Urbarri Klubeko igeriketa artistikoko goi-mailako entrenatzailea eta Euskal Selekzioko teknikariaren gidaritzapean, lau domina eskuratu zituzten igerilariek.

Zehazki, bere entrenamendupean aritu den haur mailako igerilari batek bi urrezko domina eskuratu zituen figuren modalitatean, taldeko sailkapenean eta 2012ko jaiotza-urteko sailkapenean lehen postua lortuz. Horrez gain, txapelketako sailkapen nagusian ere garaile izan zen, Estatu osoko 250 parte-hartzaile gaindituta.

Bestalde, Simarroren gidaritzapean aritzen diren beste bi igerilarik zilarrezko domina eskuratu zuten alebin mailako bikote-proban.

«Emaitza hauek kirolarien talentuaren eta ahaleginaren isla dira, baina baita Yrama Simarroren lanaren, dedikazioaren eta profesionaltasunaren emaitza ere. Urtez urte egiten ari den lanari esker, gero eta gazte gehiagok lortzen dute estatu mailako lehiaketetan maila gorenean aritzea, Galdakao eta Euskadi igeriketa artistikoaren mapan kokatuz», adierazi dute Sincro Urbarri Klubetik.




situs togel

situs toto