Iñaki De los Bueisek Oasis Raid abentura solidarioa egingo du Mikel Extremeñorekin batera

Argazkia: Jon Gomez Garai.

Oasis Raid abentura solidarioa egingo du Iñaki De los Bueis galdakoztarrak urrian, Mikel Extremeñorekin batera. Bikoteak Marokon barrena bidaiatuko du 1994ko Citroen AX batekin, bertako komunitateei materiala banatzeko.

Urriaren 1etik 9ra aurtengo Oasis Raid 2026 ekimena antolatuko da, Marokotik zehar. Probak 100 parte-hartzaile inguru batu ohi ditu —kotxe bakoitzeko bi— eta aurten galdakoztar batek parte hartuko du: Iñaki De los Bueisek.

De los Bueisek Txantxangorri taldea osatuko du Mikel Extremeñorekin batera, eta bederatzi egunetan zehar 3.000 kilometro inguru egingo dituzte Maroko zeharkatuz 1994ko Citroen AX batekin.

Oasis Raid kotxez egiten den abentura, nabigazio eta orientazio proba da, abiadura alde batera uzten duenak. Eta batez ere izaera solidarioa solidarioa duen ekimena da, izan ere, bertako komunitateei materiala banatzeko helburua du.

Aurten ekintza solidarioak kanpaina nagusi berri bat du oinarri: ‘1002 betaurrekoak’, gafadeportiva.com proiektuarekin elkarlanean.

Ekimen berritzaile horri esker, parte-hartzaileek bigarren bizitzako betaurreko graduatuak edo eguzkitakoak eramango dizkiete Marokoko komunitateei. Optometria-talde espezializatu batekin, komunitateetako pertsonen ikusmena aztertuko diete, eta haien beharretara egokitzen diren betaurrekoak emango dizkiete, bizi-kalitatea nabarmen hobetuz.

Hain zuzen, abenturako gastuei aurre egin eta komunitate lokaleei laguntza eskaintzeko helburuz, babesle bila dabiltza De los Bueis eta Extremeño. «Laguntza ekonomikoa oso garrantzitsua da guretzat, eta materiala bidali ahal diguzue ere, guk hara eramateko. @txantxangorri_team Instagram kontura idatzi ahal diguzue bietarako», nabarmendu dute.


situs togel

situs toto