Herritarren artean jarduera fisikoa eta bizi ohitura osasungarriak sustatzen jarraitzeko, adin eta maila guztietarako jarduerak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak irailean. Horietan izena emateko epea zabalik dago.
Aurten ere Galdakaoko Udalak kirol ikastaroak eskainiko ditu udaren ostean. Zehazki, tailerrak irailean izango dira, Urreta kiroldegian.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta, Elexaldeko igerilekuetako harreran eman daiteke aurrez aurre, eta, irailaren 1etik aurrera, Urretako kiroldegikoan ere. Abonatuek Udalaren webgunean ere eman dezakete izena.
Hurrengoak dira eskainiko diren ikastaroak:
- Mantentze gimnasia: astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara. Abonatuak 15,90 euro, ez abonatuak 21,20. Ikastaro elebiduna.
- Pilatesa: astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara. Abonatuak 31 euro, ez abonatuak 41 euro. Ikastaro elebiduna.
- Tonifikazioa: astelehen eta eguaztenetan, 20:00etatik 21:00etara. Abonatuak 15,90 euro, ez abonatuak 21,20. 17 urtetik beherako abonatuak 12 euro eta abonatu ez direnak 16,20. Ikastaro elebiduna.
- Haurrentzako igeriketa, ohitzea: astelehenetik barikura, 17:00etatik 17:45era. 17 urtetik beherako abonatuak 30 euro eta abonatu ez direnak 64,60. Euskarazko ikastaroa.
- Haurrentzako igeriketa, hobetzea (1. taldea): astelehenetik barikura, 17:45etik 18:30era. 17 urtetik beherako abonatuak 30 euro eta abonatu ez direnak 64,60. Euskarazko ikastaroa.
- Haurrentzako igeriketa, hobetzea (2. taldea): astelehenetik barikura, 18:30etik 19:15era. 17 urtetik beherako abonatuak 30 euro eta abonatu ez direnak 64,60. Euskarazko ikastaroa.
- Aquagym: bi talde, astelehen eta eguaztenetan, eta martitzen eta eguenetan, 19:15etik 20:00etara. Abonatuak 19,60 euro, ez abonatuak 41,90 euro. Elebiduna.
Plazak mugatuak dira eta, eskaera kopuruak plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da. Era berean, hutsuneren bat geratzekotan, interesdunek ikastaroa hasi ondoren eman ahal izango dute izena.




