BIDEOA | Galdakaon anbulatorioko teilatutik Osakidetzako grebaren aldeko pankarta eskegi duten unea
Langile greba
BINKE / 2022ko otsaila
Galdakaon anbulatorioko teilatutik Osakidetzako grebaren aldeko pankarta eskegi duten unea
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: ELA sindikatua
Greba egunak deitu ditu Osakidetzako gehiengo sindikalak otsailaren 25 eta 28rako, eta horren berri ematen duen pankarta handia eskegi dute Galdakaoko anbulatorioko teilatutik behera. ELAk grabatutako bideo honetan erakutsi dugu une hori.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egunak ditu deituta datorren otsailaren 25 eta 28rako. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren «immobilismoa ikusita», mobilizazioetara joko dute berriro Osakidetzako beharginek: hilaren 25ean lehen arretan izango da lanuztea, eta 28an, berriz, Osakidetza osoan.
Greba egun horiek gogoratzeko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat osasun zentrotan pankartak jarri dituzte. Galdakaoko anbulatoriokoa izan da horietariko bat, eta teilatutik Bizkai kalea aldera dagoen paretatik behera eskegi dute pankarta handia.
ELA sindikatuak grabatu duen bideo hau zabaldu gura du Binkek bere irakurleen artean.