Irailaren 11tik 20ra ospatuko dira Santakurtzak, eta Udalak eta Jai Batzordeak egitarau anitza antolatu dute aurten ere. Guztira 145 ekintza inguru izango dira hamar egunetan zehar, eta hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun. Gainera, egitarauaren liburuxka bera osorik deskargatzeko aukera ere eskaini dizuegu ondoko albistean.
Gutxi falta da Santakurtzak hasteko, eta Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak gaur goizean aurkeztu dute irailaren 11tik 20ra eskainiko dituzten ekintzen zerrenda.
Agerraldian Iñigo Arriandiaga alkateak, Amets Iturbe Jaietako zinegotziak eta Izaskun Zorroza Jai Batzordeko kideak parte hartu dute, eta «jaiak gozatzera animatu dituzte herritarrak, eta baita errespetuz jokatzera ere».
Iskander Sagarminaga igerilaria —aurtengo pregoilaria— eta Maria Casillas —Dekantzekoz kuadrillako ordezkaria— ere izan dira hitzorduan, eta «urduri baino oso pozik» daudela aitortu dute.
Egitarauari dagokionez, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoa izango dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta aurten 145 ekintza inguru batuko dituela jakinarazi dute.
Musika izango da protagonista nagusienetako bat, eta hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek, besteak beste, Kaotiko, Neomak, Les Testarudes eta Latzen taldeenak. Halaber, tributoak eta fanfarriak eskainiko dira, eta lehen aldiz antolatuko da herriko musika taldeen arteko txapelketa.
Bestalde, adin guztiei zuzendutako antzezlanak eskainiko dituzte jaietan zehar, eta elkarteek hamaika ekintza anitz antolatu dituzte, kirolarekin, gastronomiarekin eta sormenarekin lotutakoak.
Euskal tradizioak ere lekua izango du Santakurtzetan, dantza eta herri kirolekin, eta umeentzako eta adinekoentzako ekintza zehatzak ere izango dira hamar egunetan zehar.
Jaietan zehar kuadrillen txapelketak ere egingo dira aurten, eta horietan izena emateko epea zabalik dago, BINKEk jaso zuen moduan. Gainera, berrikuntza moduan, bost probaz osatuta egongo den txapelketa gastronomikoa antolatu dute aurten lehen aldiz.
Hemen batu dugu aurtengo Santakurtzen egitarau osoa, egunez egun:

Irailak 11, barikua
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik hasita udaletxera
20:00-23:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea, Iturrondo plazan
20:30 Pregoia eta txupinazoa
20:40 Kale animazioa, Kurtzeko plazan
22:30 Triziklo lasterketa, Ganekogorta kalean
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Tótem, Tabú eta Neomak
Irailak 12, zapatua
11:00 Paella txapelketa, Plazakoetxen
11:30-14:00 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
13:00 Skate txiki txapelketa, Zugutzuko skate parkean
13:00 Kontzertua: Los 5 bilbainos, Kurtzeko plazan
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
16:00 Skate txapelketa, Zugutzuko skate parkean
17:00-19:30 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
17:00 Ohe lasterketa, Juan Bautista Uriarte kalean
18:00 ‘Lurrazpitik’ antzezlana, Santi Brouard enparantzan
18:30 Herri kirolak, Juan Bautista Uriarte kalean
19:00 Boleibol txapelketa, Muguruko landan
19:00 Pilota partidak, Kurtzeko frontoian
20:00-23:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea, Iturrondo plazan
21:00 Kale animazioa Lekeitioko Deabruen eskutik, Santi Brouard enparantzatik
22:30 Zaku lasterketa, Santi Brouard enparantzan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Ealain eta Kaotiko
23:30 Aldalai Mecano tributoa, Muguru kalean
Irailak 13, domeka
09:00 Gangurenera XII. igoera, Gipuzkoa kaletik
09:00 Putxera txapelketa, Plazakoetxen
10:30 Artisau azoka, Agirre Lehendakariaren plazan
11:00 Areto-dantza tailerra, Ardanza parkean
11:30-14:00 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo, Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
16:00 Goitibehera lasterketa, Elexaldetik
17:00 Jolas eta eskulanak, Muguruko landan
17:00-19:30 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
17:00 Sakatu Play, Santi Brouard enparantzan
18:30 Areto Dantza txapelketa, Ardanza parkean
18:30 Landare galduaren bila, Iturrondo plazan
19:00 Argazkilaritza ginkana, Zamakoan
19:00 Pala partida, Kurtzeko frontoian
19:00 ‘Arriba’ antzezlana, Muguruko landan
19:30 Galdakadak, Santi Brouard enparantzan
20:00 Bertso jaialdia, Kurtzeko plazan: Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Julio Soto
20:00 Honeekaz uleokaz, nora?, Iturrondo plazan
Irailak 14, astelehena
11:00-14:00 Gaztetxokoa, Muguruko landan
11:00 Arantzelaira igoera eta txitxiburduntzia
11:30-14:00 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
12:30 Bizkaiko sokadantza, Andra Mari elizan
13:00 Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua, Kurtzeko plazan
16:00 Mus txapelketa, Iturrondon
17:00-20:00 Gaztetxokoa, Muguruko landan
17:30-19:30 ‘Izan pirata’ jolas eta sormen parkea, Urreta eskolan
18:00 Eskolarteko pilota partidak, Kurtzeko frontoian
18:00 Paddle surf txapelketa, Elexaldeko igerilekuetan
18:00 Txikifesta haur berbena, Ardanza parkean
18:30 Memoria historikoa berreskuratzeko bisita gidatua, Kurtzeko plazatik
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo, Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Kaleko antzerki txikiak, Zabalganen
19:30 Buruhandiak
20:00 Andra Mari Dantza Taldearen dantza alardea, Kurtzeko plazan
Irailak 15, martitzena
11:30 Adinekoen Olinpiadak, Kurtzeko plazan
17:00 Umeentzako ludoteka eta tailerrak, Berezikoetxen
17:00 Ume eta gazteentzako parkea, Urretan
17:00 Joku trolinpikoak, Ardanza parkean
18:00 ‘Gota’ antzezlana, Santi Brouard enparantzan
18:00 Hanburgesa txapelketa, Muguruko landan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo, Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:o0 Acordes navarros taldearen kontzertua, Kurtzeko plazan
19:00 ‘Haritik tiraka’ antzezlana, Zabalganen
19:30 Buruhandiak
19:30 Kutxa dorrea, Urreta eskolan
21:00 Film laburren festibala, Kurtzeko plazan
Irailak 16, eguaztena
14:00 Adinekoen Jaia: Herri bazkaria, Kurtzeko plazan
17:00 Umeentzako ludoteka eta tailerrak, Urreta parkean
17:00 Jolas mitologikoak, Berezikoetxen
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak, Zabalganen
17:30 Igel txapelketa, Kurtzeko plazan
18:00 Kalez kalea Musika Eskolatik: Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleak
18:00 Bisita gidatua Burdin Hesira, Kurtzeko plazatik
18:00 Pilota partidak, Kurtzeko frontoian
19:00 Playback txapelketa, Ardanza parkean
19:00 ‘Paipai’ antzerkia, Muguruko landan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Igo Bolumena herriko musika taldeen txapelketa, Iturrondo plazan
19:30 Buruhandiak
Irailak 17, eguena
17:00 Bolo nordikoak, Iturrondo plazan
17:00 Moto txikien lasterketa, Gandasegi eskolan
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra, Urreta parkean
18:00 Tortilla txapelketa, Zabalean
18:00 ‘Karrusela’ antzezlan ibiltaria, Iturrondo plazan
18:30 Kale animazioa Sama Siku fanfarrearekin
18:30 Txokolatada, Iturrondo plazan
19:00 Fashion Day, Muguruko landan
19:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Maximo Moreno abesbatza
19:00 Igo Bolumena herriko musika taldeen txapelketa, Iturrondo plazan
19:00 Kalez kalea: Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidak, Kurtzeko frontoian
19:30 Kuadrillentzako petanka txapelketa, Zabalean
19:00 Taupadak dantza eskolaren ikuskizuna, Ardanza parkean
19:30 Buruhandiak
21:00 Guito jaurtiketa, Santi Brouard enparantzan
21:00 ‘Kodizia Late Night’ antzezlana, Muguruko landan
23:00 Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa, Iturrondo plazatik
Irailak 18, barikua
Mozorro Eguna: Flow 2.000
16:00 Zentzumen txapelketa, Iturrondo plazan
17:00-20:00 Umeentzako ludoteka, Berezikoetxen
17:00-20:00 Abentura parkea, Urretan
17:00 Gaztechef, Plazakoetxen
17:30 Splash, Elexaldeko igerilekuan
18:00 ‘Alonso, ezinezko mandatuen mezularia’ antzezlana, Santi Brouard enparantzan
18:30 Pilota partidak, Kurtzeko frontoian
19:00 Txiste eta bakarrizketa lehiaketa, Iturrondo plazan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo, Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 ‘Zeru zikin, leiho garbi’ dantza ikuskizuna, Muguruko landan
20:00-23:00 Mozorro txapelketa, Iturrondo plazan
20:00 Kale animazioa Goxo txarangarekin, Santi Brouard enparantzatik
20:00-23:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea, Iturrondo plazan
21:00 Zezensuzkoa, Muguruko landatik
22:30 Flan jana, Santi Brouard enparantzan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Nerbio Bulkada eta Les Testarudes
Irailak 19, zapatua
10:00 Marmitako txapelketa, Iturrondo plazan
11:oo Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea
11:30 Galdakaoko XIV. Artzain Txapelketa, Ardanza parkean
11:30-14:00 Umeentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Kale animazioa Sama Siku fanfarrearekin
13:30 Dantza herrikoia Andra Mari Dantza Taldearen eskutik, Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria, jantzi tradizionalen txapelketa, bertsolariak eta Lehian erromeria, Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako parkea, Urreta eskolan
18:00 Taekwondo tailerra, Urreta eskolan
18:30 Dantza topaketa ibiltaria, Plazakoetxetik
18:30 Pilota partidak, Kurtzea frontoian
19:00 ‘Haurreskolari’ dantza ikuskizuna, Santi Brouard enparantzan
19:00 Kale animazioa Batikunba fanfarrearen eskutik, Santi Brouard enparantzatik
20:00-23:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea, Iturrondo plazan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Sonic Free Station eta Latzen
23:30 ‘Momo’ Queen tributoa, Muguru kalean
Irailak 20, domeka
09:00 Open petanka, Zugutzuko skate pistan
10:30 Nekazal azoka, Agirre Lehendakariaren plazan
11:30-14:00 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea, Urretan
12:00 Kale animazioa Sama Siku fanfarrearekin
12:00 Erraldoien eta buruhandien desfilea, Kurtzeko plazatik
13:00 Bitsa jaia, Muguruko landan
13:00 Txistu alardea, Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea, Urretan
17:30 Txitxarriloa eta dantzarako pausoak, Ardanza parkean
18:00 Herri kirolen erakustaldia, Kurtzeko plazan
19:00 ‘Motxila’ zirkua, Muguruko landan
20:00 Jaien amaiera: kuadrilen arteko txapelketaren sari banaketa eta maskoten erreketa
Irailak 26, zapatua
15:00 Kuadrilen bazkaria
17:00 Igo Bolumena herriko musika taldeen txapelketako irabazleen kontzertua
Hemen Amets Iturbe Jaietako zinegotziaren hitzak Santakurtzetako egitarauaren inguruan:




