Judith Corachán triatletak ‘La fuerza que no se ve’ autobiografia aurkeztuko du Galdakaon

Argazkia: Judith Corachánen sareetatik.

La fuerza que no se ve autobiografian esfortzuz eta adorez beteriko bizitza eman du ezagutzera Judith Corachan triatletak. Bihar, irailak 4, Galdakaon aurkeztuko du liburua, Mozoilo Triatloi Klubaren eskutik.

Judith Corachán Espainiar estatuko triatleta onenetarikoa da. Distantzia luzeko munduko txapeldunordea eta distantzia ertaineko Europako txapeldunordea da, eta bost titulu irabazi ditu Espainia mailan.

Kideen esanetan, «erresilientziaren sinboloa da, eta eliteko kirola humanizatzen jakin du, ez soilik arrakastarako bidean, baizik eta esfortzuan bizitzeko modu bat ikusten dutenentzat erreferente bihurtuz».

Hain zuzen, esfortzu eta adore guzti horren inguruan aritu da Corachán La fuerza que no se ve autobiografian, eta bihar, irailak 4, Galdakaon aurkeztuko du.

Saioa Mozoilo Triatloi Klubak antolatu du, eta Torrezabal Kultur Etxean izango da 19:00etan.


situs togel

situs toto