Usansoloko Ospitaleko Diagnostiko Biologikoko Unitate berritua, sektoreko aurreratuenen artean

Argazkia: Irekia.

Osakidetzak 16 milioi euro inbertitu ditu Usansoloko Ospitaleko Diagnostiko Biologikoko Unitatean modernizazio integrala egiteko. Horri esker, sektoreko aurreratuenen artean kokatu da.

Osakidetzak Usansoloko Ospitaleko Diagnostiko Biologikoko Unitate modernizatzeko lanak bukatu ditu. Guztira, 16.206.495,32 euroko inbertsioa egin du, eta  berrikuntza integral horrek Bizkaiko Barrualdeko eskualdeko eta Arabako Aiara Haraneko 308.000 biztanleri emango die zerbitzua. 

«Bikaintasun-proiektu horrekin, bertako laborategia sektoreko aurreratuenen artean kokatzea lortu da», adierazi dute Osakidetzatik.

Eraldaketaren oinarrian automatizazio-sistema aurreratua eta erabatekoa dago, laborategiaren ardatz nagusia, hain zuzen ere. Gainera, azpiegitura horri esker, laginen kudeaketa zentralizatu eta optimizatu ahal izan da, eta funtsezkoak diren mugarri operatiboak lortu dira:

  • Kudeaketa integrala eta segurtasuna: Proba urgente guztien integrazioa lortu da 24 orduz operatibo dagoen laborategian.
  • Erabateko trazabilitatea: Sistemak lagin bakoitzaren jarraipen absolutua bermatzen du, pazienteen segurtasuna handituz eta analisietarako behar den odol-bolumena murriztuz.
  • Pazienteentzako onura: Eraginkortasun teknologikoari esker, paziente bakoitzak behar dituen laginen kopurua nabarmen murriztu da.
  • Espazioaren optimizazioa: Soluzio berriak jarduera-bolumen handiagoa azalera txikiagoan prozesatzeko aukera ematen du, eta zenbait eremu libre uzten ditu laborategiko beste erabilera batzuetarako.
  • Homogeneotasun diagnostikoa: Hala GUUOk nola GLOk erreaktibo eta programa berberak erabiltzen dituzte orain, emaitza uniformeak ziurtatuz eta lan profesionala erraztuz.

Odola bereizmen handiarekin

Bestalde, egindako berrikuntzak hematologian izango duen eragina azpimarratu du Osakidetzak, teknologia disruptiboa sartu delako eta bereizmen handiko bi eskaner digital instalatu direlako, lehenak, estatu  mailan.

Berrikuntza horri esker, odola bereizmen handian ikus daiteke, odol-laminen irudi digitalak hartuz 100 handipeneko bereizmenarekin, eta horrek jauzi kualitatibo nabarmena ekarri dio ospitaleari.  Sistemak adimen artifiziala erabiltzen du zelulak automatikoki sailkatzeko eta zenbatzeko.

«Azken batean, teknologia horrek, eraginkortasuna eta zehaztasun diagnostikoa areagotzeaz gain, erantzuteko denbora murrizten du, eta, gainera, zeregin erabakigarria betetzen du medikuen prestakuntzan, etorkizuneko osasun-profesionalak hobeto trebatzen baititu», adierazi dute Osakidetzatik.

situs togel

situs toto