Berdintasunaren inguruko hamaika ikastaro eskainiko ditu Galdakaoko Ahalduntze Eskolak urritik maiatzera bitarte. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 16ra bitarte.
Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak hamaika ikastaro eskainiko ditu Galdakaoko Ahalduntze Eskolaren bitartez, eta horietako bakoitzak hainbat saio, tailer eta adituen hitzaldi bilduko ditu.
Gainera, programaren barne hitzaldiak izango dira hilero, urria eta apirila bitarte, baita frankismoa eta trantsizioa ardatz izango duten lau ibilbide feminista eta hitzaldi ere. Jarduera horiek doakoak izango dira eta interesa duen edonorentzat zabalik egongo dira.
Ikastaroetan izena emateko epea aldiz, zabalik dago irailaren 16ra bitarte. Torrezabal Kultur Etxeko bigarren solairuan edo Udalaren webgunearen bidez egin daiteke.
Onartuen zerrenda irailaren 21ean argitaratuko da Udalaren webgunean, eta onartutako pertsonei soilik jakinaraziko zaie emaitza.
Ikastaro, tailer, ibilaldi eta hitzaldiak 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude, eta bakoitzak gehienez bi modulutan eman ahal izango du izena, lehentasun ordena adierazita. Plaza kopurua gaindituz gero, Galdakaon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.
Ikastaroen matrikularen prezioa 20, 30 edo 40 eurokoa izango da, aukeratutako ikastaroaren arabera. Ikastaroak urritik maiatzera bitartean izango dira, Torrezabal Kultur Etxean; Trebetasun Digitalak ikastaroa, berriz, Eperlandan (Aperribai) izango da, urritik otsailera.
Honakoak dira eskainiko diren ikastaro guztiak:
- Gaurkotasuna ikuspegi feministatik berrikusten: astelehenetan, 10:00-12:00
- Komunikazio positiboa eta autoestimua: martitzenetan, 16:30-18:30
- Autodefentsa feminista: martitzenetan, 18:30-20:30
- Osasuna eta ongizatea: zure gorputza ulertu hobeto bizitzeko: eguenetan, 18:00-20:00
- Emakumeen artean jakintzak partekatu: begirada feminista artearen ikuspegitik: eguenetan, 19:00-21:00
- Zoru pelbikoa I: eguaztenetan, 18:00-19:30 (gazteleraz)
- Zoru pelbikoa II: eguaztenetan, 19:30-21:00 (euskaraz)
- Zoru pelbikoa III: eguenetan, 10:00-11:30 (elebidun)
- Zoru pelbikoa IV: asteazkenetan, 16:30-18:00 (elebidun)
- Trebetasun digitalak: eguenetan, 18:00-20:00, Eperlandan (Aperribai)
- Antzerki feministaren laborategia: eguenetan, 16:00-18:00
Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek Torrezabal Kultur Etxeko bigarren solairura jo dezakete 09:00etatik 13:30era, 944 010 528 edo 944 010 572 telefonoetara deitu, edo ikastaroak@galdakao.eus helbidera idatzi.





