Irailaren 11n hasiko dira Santakurtzak, eta Gu Dendari elkartea ospakizunetara batuko da. Astelehenetik, irailak 7, aurrera, jaietako zapiak eta lanyard zintak banatuko ditu herrian erosketak egiten dituzten auzokideen artean.
Hamaika jardueratan parte hartzeko aukera izango dute galdakoztarrek aurtengo Santakurtzetan, irailaren 11tik 20ra Udalak eta Jai Batzordeak antolatutako egitarau zabalean.
Ospakizunak hasteko egun batzuk falta dira oraindik, baina jaietarako prestatzen hasi dira herritarrak, eta Gu Dendari elkartea ere prestakuntzetara batu da.
Zehazki, Santakurtzetako zapiak eta lanyard zintak banatuko ditu Galdakaon erosketak egiten dituzten herritarren artean.
Astelehenetik, irailak 7, aurrera banatuko ditu, zapiak eta zintak amaitu arte.





