Santakurtzetako txupinazoa udaletxetik bizitzeko aukera izango dute hamar galdakoztarrek

Argazkia: Peio Zamalloa.

Aurten ere Santakurtzetako txupinazoa udaletxe barrutik bizitzeko aukera izango dute hamar herritarrek. Izena ematen dutenen artean bost pertsona hautatuko dira zozketa bitartez, eta horiek beste lagun batekin joateko aukera izango dute.

Barikuan, irailak 11, hasiko dira aurtengo Santakurtzak eta aurten Dekantzekoz kuadrillako Maria Casillas izango da txupina pizteko arduraduna. Horren aurretik, Iskander Sagarminaga igerilariak pregoia eskainiko du.

Haiekin eta udal ordezkariekin batera, Galdakaoko hamar herritarrek ere izango dute une berezi hori udaletxe barrutik bizitzeko aukera. Zehazki, bost pertsona hautatuko dira zozketa bidez, eta bakoitzak beste pertsona bat ekarri ahal izango du lagun gisa. Parte hartu nahi dutenek txupinazoa@galdakao.eus helbidera idatzi beharko dute bihar arte, mezuan izen abizenak, NAN zenbakia eta telefonoa adieraziz.

Hautatutakoek 19:00etan egingo den harrera instituzionala, pregoia eta 20:30ean jaurtiko den txupina zuzenean eta udaletxe barrutik jarraitu ahal izango dituzte.


situs togel

situs toto