Adinekoei Santakurtzetako ekintzetara joateko laguntza eskainiko die Udalak

Argazkia: Ander Elordui.

Galdakaoko Udalak adinekoek jaietako jardueretan parte hartzeko laguntza zerbitzua jarriko du martxan. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta bihar arte eman daiteke izena.

Santakurtzak adin guztietako pertsonentzako jaiak izateko helburuz, nagusiak laguntzeko zerbitzua jarriko du martxan Galdakaoko Udalak aurten ere.

Ekimena Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta bihar arte, irailak 9, bitarte eman daiteke izena 944804078 telefonora deituz.

Zerbitzua bakarkako laguntza pertsonalizatua da, eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei zuzenduta dago. Udal zerbitzuko etxez etxeko laguntzaile batek bere etxetik programatutako jardueraren lekura lagunduko du erabiltzailea.

Beharrezkoa bada, bertan egongo da jarduerak irauten duen bitartean, eta amaitutakoan etxera itzultzen lagunduko du.

Zerbitzuaren barne dauden ekintzak hauek dira:

Irailak 11, barikua
19:00 Jaietako desfilea, Plazakoetxetik abiatuta
20:30 Pregoia eta txupinazoa, udaletxean

Irailak 15, martitzena
11:30 Adinekoen olinpiadak, Kurtzeko plazan
17:00 Antzerkia: ‘Gota’, Txema Muñoz konpainia, Santi Brouard enparantzan
19:00 Kontzertua: Acordes Navarros, Kurtzeko plazan

Irailal 16, eguaztena
14:00 Adinekoen jaia eta herri bazkaria, Kurtzeko plazan. Txartelak irailaren 9tik aurrera jarriko dira salgai, Torrezabal Kultur Etxean, 09:00etatik 13:30era. Prezioa: 3 euro. Dantzaldia ere izango da, DJ Victor-en eskutik

Irailak 17, eguena
19:00 Kontzertua: Maximo Moreno abesbatza, Kurtzeko plazan

Irailak 18, barikua
19:00 Dantza: ‘Zeru zikin, leiho garbi’ Mari Zaunka konpainia eta ‘El bolero’ Altraste Danza konpainia, Muguruko landan


situs togel

situs toto