EGITARAUA | Txosnaguneak hamaika ekintza antolatu ditu Santakurtzak ospatzeko

Argazkia: Peio Zamalloa.

Bihar, irailak 11, hasiko dira Santakurtzak, eta goiko eta beheko txosnek egitarau zabala antolatu dute aurten ere. Hemen batu dugu hamar egunetan zehar eskainiko dituzten ekintzen zerrenda.

Gutxi falta da Santakurtzak hasteko, eta Udalak eta Jai Batzordeak pasa den astean aurkeztu zuten aurten eskainiko duten ekintzen zerrenda.

Guztira 145 jarduera inguru antolatu dituzte hamar egunetarako, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak, BINKEk jaso zuen moduan.

Hemen ordea, txosnaguneak prestatutako egitaraua batu dugu, hau da, goiko eta beheko txosnetan eskainiko diren ekintzak:

Irailak 11, barikua
00:00 TriDj, goiko txosnetan
02:00 Dj Victor.C, goiko txosnetan
02:00 Dj Reketabe, beheko txosnetan

Irailak 12, zapatua
23:30 M. Sanchezen kontzertua, goiko txosnetan
00:30 Altxa Porru erromeria, goiko txosnetan
02:00 Dj Xaukena Xauk, beheko txosnetan
02:00 Gazte argazkia, beheko txosnetan
03:30 Dj Sukuzu, goiko txosnetan

Irailak 13, domeka
13:00 Umeentzako tailerra, goiko txosnetan
15:00 Bazkari herrikoia, goiko txosnetan
17:00 Mojitoak, goiko txosnetan
18:00 Parrillada, beheko txosnetan
18:30 MDMAren kontzertua, goiko txosnetan
20:00 Kontzertu akustikoa, beheko txosnetan

Irailak 14, astelehena
Kolonbiaren aldeko elkartasun eguna, ekintza guztiak goiko txosnetan
11:00 Harrera
12:30 Kolonbiar dantza erakustaldia
14:00 Herri bazkaria
15:00 Bingoa
16:00 Bachata, salta eta kunbia tailerra
17:00 Dantza urbanoen erakustaldia
18:00 Drag Queen ikuskizuna
18:15 Bingoa
19:00 Dj

Irailak 16, eguaztena
19:00 Igo Bolumena herriko musika taldeen lehiaketa, goiko txosnetan
23:30 TriDj, beheko txosnetan

Irailak 17, eguena
18:00
Gilierna magoa, goiko txosnetan

Irailak 18, barikua
18:00 Palestinaren aldeko tailerra umeentzako
20:00 Purpurina gaua, goiko txosnetan
22:00 Gaztetxearen aldeko gaua, goiko txosnetan
02:00 Dj Zintzilik, beheko txosnetan

Irailak 19, zapatua
13:00 Palestinaren aldeko kontzentrazioa
18:30 Dj ibiltaria herri bazkaritik
23:00 Kontzertuak: Sembrando Kaos+Galazota, beheko txosnetan
01:30 Dj Aretx, beheko txosnetan
02:00 Gazte argazkia, beheko txosnetan



situs togel

situs toto