N-634 errepideko ezpondak lehengoratzeko lanak hasi dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Higaduraren ondorioz sakanak sortzea eta lurzorua galtzea saihesteko, N-634 errepideko ezpondak lehengoratzeko lanak egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Obrak hasi dira, eta horien ondorioz eskuineko erreia partzialki okupatu beharko da une jakin batzuetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak N-634 errepideko ezpondak lehengoratzeko lanak egingo ditu, higaduraren ondorioz sakanak sortzea eta lurzorua galtzea saihesteko helburuz.

Zehazki, aldapa horietan landare estaldura berreskuratzeko landaketak eta ereiteak egingo dira. Esku-hartzea hasi da dagoeneko eta irailaren 30era irautea aurreikusi da.

Jarduketa Iru-Bide biribilgunearen eta Bengoetxe auzora sarbidea ematen duenaren arteko tartean izango da, Bilboranzko noranzkoan. Lanak ez dira errepidean bertan egingo, baina, oso gertu izango direnez, eskuineko erreia partzialki okupatu beharko da une jakin batzuetan. Lanak 08:00etatik 15:00etara egingo dira.

Hala ere, ez da beharrezkoa izango trafikoa desbideratzea edo ibilbide alternatiborik ezartzea, eta zirkulazioa normaltasunez mantenduko da. Eta, segurtasuna bermatzeko, lanek irauten duten bitartean dagokion seinaleztapena eta obra kartelak jarriko dira eragindako tartean. 

Lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean, «herritarren zein errepidearen erabiltzaileen ulermena eta lankidetza» eskertu ditu Galdakaoko Udalak.

situs togel

situs toto