Politikariak ere Santakurtzetaz gozatzen ari dira, eta Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEren bozeramailea esaterako, pasa den zapatuko paella txapelketan izan zen. Trimiñorekin batera Patxi Lopez lehendakari ohia izan zen ehunka lagun batu zituen jardueran.
Hego Euskal Herrian 2027ko maiatzean antolatuko dira udal-hauteskundeak, eta Galdakaon horietarako motorrak berotzen hasi dira alderdiak.
Galdakaoko PSE-EEk pasa den astean jakinarazi zuen nor izango den sozialisten alkategaia: Victor Trimiño.
Hain zuzen, gaur egun Galdakaoko PSE-EEren bozeramaile den eta alkategaia izango dena Santakurtzetako hainbat ekintzatzan parte hartzen ari da, eta pasa den zapatuan antolatu zen paella txapelketan bisita berezia jaso zuen.
Zehazki, Patxi Lopez lehendakari ohia izan zen paelletan Trimiñorekin. Lopezek paella txapelketaz eta Galdakaon izan zen jai giroaz gozatu zuen goizean zehar.




