Zabalik dago Unkina kiroldegiko ikastaroetan aurre matrikula egiteko epea

Argazkia: Sergio Benavides.

Usansoloko Udalak kirol aukera zabala eskainiko du Unkina kiroldegian, eta ikastaroetan aurre inskripzioa egiteko epea zabalik dago. Plaza kopurua baino eskaera gehiago egonez gero, irailaren 21ean zozketa egingo da.

Ikasturte berriari ekingo dio laster Urreta kiroldegiak eta Usansoloko Udalak zabaldu du dagoeneko horretan eskaintzen diren ikastaroetan aurre inskripzioa egiteko epea. Izapidea Unkina kiroldegian egin daiteke, irailaren 20ra bitarte.

Plaza kopurua baino eskaera gehiago egonez gero, irailaren 21ean, astelehenez, zozketa egingo da, eta plazak horrela banatuko dira: Usansolo-Galdakao udal kiroldegietan abonatutako pertsonak, eta ez abonatuak.

Behin aurre izena emanda, eskatzaileek irailaren 22an jakingo dute hautatuak izan diren ala ez, eta ordainketa helbideratzea erabaki dutenek, hilaren 30ean kobratuko zaie. Ordainketa helbideratzea erabaki ez dutenek, hilaren 27ra arte izango dute lehiatilan ordaintzeko aukera.

Zozketan parte hartu ez dutenek irailaren 28tik aurrera eman ahal izango dute izena, bete ez diren plazetan.



situs togel

situs toto