Usansoloko Udalak berdintasunerako ikastaro bi eskainiko ditu urritik maiatzera bitarte. Izena emateko epea zabalik dago, eta hemen batu ditugu tailerren nondik norakoak.
Berdintasunerako ikastaro berriak jarriko ditu martxan Usansoloko Udalak, eta horietan izena emateko epea zabalik dago irailaren 21era bitarte.
Txapelena baserrian edo Usansoloko Udalaren webgunean egin daiteke izen-ematea, eta tailerrak Txapelenan bertan eskainiko dira.
Zehazki, zoru pelbikoari buruzko ikastaroa eta prestakuntza-tailerrak eskainiko dituzte Usansolon, eta astelehen eta martitzenetan egingo dira, hainbat ordutegitan.
Xehetasun gehiago ezagutu daitezke hemen.




