Ukrainara jakiak eta materiala bidaltzeko bilketa-puntua ireki dute Galdakaon
Laguntza humanitarioa
BINKE / 2022ko martxoa
Ukrainara jakiak eta materiala bidaltzeko bilketa-puntua ireki dute Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Brazzo, Copyleft
Ukraina eta Polonia arteko mugara laguntza humanitarioa bidali gura du GBGEk, eta horretarako jakiak eta materiala batzen hasi dira elkarteak Santi Brouarden duen lokalean.
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, Getxoko Club Hípico La Galea taldearekin batera, Ukrainara jakiak eta materiala bidaltzeko bilketa-puntuak ireki ditu bi herrietan: Getxon eta Galdakaon.
Bilketa-puntu galdakoztarra Santi Brouard enparantzaren goiko partean du elkarteak. Gune honetara sarrera Gipuzkoa kaletik egiten da, Eiger tabernaren ondotik, eta hauxe izango dute ordutegia, gaur gaurkoz: egunero 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 bitarte.
Batu gura dituztenak berriz, ondokoak dira:
- Egoera onean daude arropa eta oinetakoak.
- Neurri guztietako pixoihalak.
- Haurrentzako janaria.
- Toallatxo hezeak.
- Haurrentzako aulkitxoak eta materiala.
Materiala Poloniako mugara bidaliko dute, eta horretarako laguntza ekonomikoa ere eskatu du GBGE elkarteak. Horretarako, ondoko bide hauek jarri ditu elkarteak herritarren eskura:
Caixabank kontura ordainketa
ES93 2100 3910 1002 0011 0920Bizum bidezko ordainketa
635 75 05 81 (Gaia: Ukraina)Zalantzak argitzeko
674 04 14 38
Elkarteak berak sare sozialen bidez iragarri zuen Ertzaintzak egiaztatutako kontu korrontea dela aurretik emandakoa. Gainera, lokal hutsak ere eskatu dituzte, «denboraldi batera erabili ahal izateko, gaur egun elkarteak dituen lokalak berehala txiki geratuko zaizkigulakoan», adierazi du GBGEk.