«Gernikako bataloiko hamar galdakarrak», Aitzol Altuna

Argazkia: BINKE.

Bigarren Mundu Gerratean Alemaniako naziek Frantzia okupatu zuten, EHko Iparraldea barne. De Gaulle frantses Jeneralak, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu zion Frantzia askatzeko, trukean, bidalitako gudari horiek Hegoaldea espainol faxismotik askatzeko erabiliko zuten aliatuek, euskal Estatu berri bat sortuz. 

1945an nazien azken gotorlekuen kontra Agirre Lehendakariak batailoi bat bidali zuen  ideologia ezberdineko 120 soldaduz, ‘Gernika’ izena zuen EAE/ANVko Kepa Ordoki komandantea buru zutelarik, euren arten 10 galdakoztar zeuden. Baldintza bakarra Espainiako Errepublikaren agindupean ez egotea izan zen. 

Bordele askatzeko erabat estrategikoak zen Pointe de Graven 5.000 bat naziei aurre egin zieten. 5 gudari hil ziren eta beste 17 zaurituak gertatu ziren, euren artean galdakoztar bat. 

Frantzia askatu ondoren De Gaullek esan zien «Frantziak ez ditu sekula ahantziko gure herrialdea askatzeko euskaldunek egindako ahaleginak eta sakrifizioak». Euskal gudariek dominarik nahi ez zutenez, ikurriñari Frantziako Gerla Gurutzea ezarri zioten. 

De Gaulle 1970an Franco diktadorearekin batzartu zen, ordurako euskaldunei agindutako guztia ahaztuta zuen, diktadura genozida hura 40 urtez luzatu zelarik aliatuiei esker, batez ere Estatu Batuak.  

Galdakoztarren zerrenda hau da: Salvador Apellaniz Bilbao, Isaac Atutxa, Julio Azaola, Eli Bustinza, Ángel Garai, Andrés Goikoetxea, Maren Marón, Aniceto Muniozguren, Pedro Uriarte (zauritua) eta Sabin Zenarruzabeitia. 

EAJko Isaac Atutxa Barrenetxea, Caracas gertuko Amazonasetik, 1977ra arte Radio Euzkadi klandestinitatean mundura emititu zuen.

situs togel

situs toto