Enplegu planetarako 455.000 euro gehiago bideratuko ditu Galdakaok

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Premia handiena duten galdakoztarrei prestakuntza eskaini eta lan mundurako sarrera errazteko 455.000 euro gehiago bideratuko ditu Galdakaok. Guztira 24 herritarrek izango dute plan horretan parte hartzeko aukera, sei hilabeteko kontratuekin.

Galdakaoko udalbatzak eguenean egin zuen urriko osoko bilkura, eta saioan bi gai izan ziren aztergai nagusiak: herritarrek atsedenerako duten eskubidea aisialdirako aukerekin uztartzea helburu duen arautegiaren sorrera, eta enplegu planetarako aurrekontua handitzea.

Azken neurri horri dagokionez, 455.000 euro gehiago bideratuko dira laneratzeko premia handiena duten galdakoztarrei prestakuntza eskaini eta lan mundurako sarrera errazteko. 24 herritarrek izango dute plan horretan parte hartzeko aukera, sei hilabeteko kontratuekin, bi alorretan. Galdakaoko adinekoen etxeetako dinamizatzaile gisa arituko dira batzuk, eta besteak, herriko natura guneak mantentzeko lan taldean. 

Aurrez, beste 1.200.000 euro bideratu dira aurten enplegu planen baitako programetarako, eta beraz, guztira, 1.655.000 euro erabiliko dira 2026an, herrian premia handiena duten herritarrak lan mundura sartzea helburu duten planetarako.

EH Bildu, Auzoak, UH eta PSEren aldeko 14 botoekin eta EAJko 6 ordezkarien abstentziorekin hartu zen erabakia.

situs togel

situs toto