Galdakaoko Haurren Kontseiluak inauterien inguruan hausnartuko du ikasturte berrian

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako 25 ikaslek osatzen duten Haurren Kontseiluak ikasturte berria abiatu du. Udalak inauterien inguruan hausnartzea eta Galdakaon zer antolatu nahiko luketen aztertzea proposatu die gazteei.

Ikasturte berria abiatu du Galdakaoko Haurren Kontseiluak. Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako 25 ikaslek osatzen dute kontseilu berria, eta udaletxean egindako saio berezian hasi zuen ikasturtea.

Iñigo Arriandiaga alkateak, Maite Arandia Parte Hartze zinegotziak eta Unai Amezaga arloko teknikariak harrera egin zieten haurrei. Osoko bilkuren aretoan izandako solasaldian, alkateak udaletxearen funtzionamendua azaldu zien, bai alderdi politikoari dagokionez, bai udal kudeaketaren eta arlo teknikoaren ikuspegitik, eta erabakiak nola eta non hartzen diren ere argitu zie.

Horren harira, Udalak hartzen dituen erabakietan «herritarren iritziak eta ikuspegiak kontuan hartzea oso garrantzitsua» dela adierazi zuen, baina batzuetan haurren ikuspegia ez dela «behar beste aintzat hartzen» aitortu zuen.

Horregatik, «Haurren Kontseiluaren ekarpena bereziki baliotsua» dela azpimarratu zuen Arriandiagak, «erabakiak ahalik eta egokien hartu eta herritar guztiak pozik eta gustura bizi daitezen». 

Aurreko ikasturtean, bide segurtasuna eta txakurren inguruko bizikidetza izan ziren Haurren Kontseiluaren lan ildo nagusiak. Bide segurtasunaren inguruan egindako proposamena udal teknikariak aztertzen ari dira.

Txakurren gaiari dagokionez, berriz, Amezagak txakur hezitzaile batekin saioa prestatzea proposatu zien haurrei, animalien portaera hobeto ezagutzeko eta bizikidetza hobetzeko gakoak jasotzeko. Kontseiluko kideek jarduera herritar guztientzat zabala izatea erabaki zuten. 

Azkenik, Arandiak erronka berria proposatu zien haurrei: inauterien inguruan hausnartzea eta Galdakaon zer antolatu nahiko luketen aztertzea. Horretarako, haurrek euren ideiak landuko dituzte, eta horiek oinarri hartuta proposamen bat prestatuko dute Udalari aurkezteko.  

situs togel

situs toto