Dantzan Topaketen bosgarren edizioa antolatuko da zapatuan Eibarren, euuskal dantzaren sektorea dantzaz gogoeta egiteko helburuz. Jardunaldian bi galdakoztarrek parte hartuko dute: Kepa Otaegik eta Jaime Zuberok.
Euskal Dantzaren sektorea euskal dantzaz gogoeta egiteko batuko da aurten ere Eibarren, Dantzan Topaketak 2026 jardunaldian. Dantzan elkarteak, Dantzagunearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin antolatuta, bosgarren edizioa izango da biharkoa.
Jardunaldia 09:30ean hasiko da, eta egun osoan zehar dantzaren inguruko esperientziak, ikerketak, gogoetak eta eguneroko erronkak partekatuko dira.
Goizeko lehenengo lan-atal handiak herri-kulturaren transmisioa hezkuntzan izango du ardatz, eta bertan, besteak beste, Kepa Otaegi galdakoztarrak parte hartuko du.
EHUko ikerlariak eta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko kideak tradizio bihurtzeko dantza berriek zer behar duten aztertuko du.
Arratsaldeko egitarauak aldiz, nazioarteko begirada eta osasun arloko gaiak uztartuko ditu, eta beste galdakoztar baten parte-hartzea izango du: Jaime Zuberorena.
Zubero ikerlaria da EHUko Erizaintza fakultatean eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko kidea da, eta Dantza Topaketetan lesioen prebentzioaz arituko da.
Dantza Topaketen egitarau osoa ezagutu daiteke hemen.




