Darle fuego a Bilbao lehen eleberria kaleratu du Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministak, eta Galdakaon aurkeztuko du martitzenean, azaroak 10.
Irantzu Varela kazetari, idazle, umoregile eta aktibista feministak bere lehen eleberria kaleratu du: Darle fuego a Bilbao.
Eleberrian hiria inguratzen duten kaleko erritualak aldarrikatu ditu, zehazki Aste Nagusian, «kostunbrismo bolleroaren» bidez.
«Bilbo, 2018ko Aste Nagusia. Maddi eta Sigyn, bi emakume, bi bizipen eta hiri bera. Rock erradikala, jai giroa, feminismoa eta patriarkatua uztartzen dituen istorioa kontatzen du Irantzu Varelak bere lehen eleberrian», dio sinopsiak.
Martitzenean, azaroak 10, Galdakaon aurkeztuko du Varelak eleberria. Torrezabal Kultur Etxean izango da saioa, 18:30ean.




