Urte luzez Usansoloko Olentzero izandako Jose Ramon Otxandio maiatzean hil zen 78 urterekin. Auzokideek omenaldia egingo diote bihar herrian, «Gabon jaietan egindako lan aparta eta eskuzabala eskertzeko».
Tristura handiz hartu zuten usansolotarrek herriko Olentzeroren heriotza. Jose Ramon Otxandio, herrian urte luzez Olentzero izandakoa, maiatzean hil zen 78 urterekin.
«Gabon jaietan egindako lan aparta eta eskuzabala eskertzeko», omenaldia egingo diote bihar auzokideek Laminarrieta Bideko ikurrinaren ondoko plazan.
Usansoloko Udaleko ordezkariak, herritarrak eta Otxandioren familia batuko dira ekitaldian, eta plaka bat jarriko diote plazan. Alkatetza dekretu baten bitartez hartu da erabakia.




