Gaur hasiko da Udazkeneko Pintxo Lanperna Lehiaketaren edizio berria Galdakaon

Argazkia: El País.

Pintxo Laperna lehiaketa bueltan da Galdakaon, eta udazkeneko edizio honetan 14 establezimenduk hartuko dute parte. Gaur, azaroak 20, hasiko da eta bi asteburutan zehar perretxiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Mikologia sustatzeko helburuarekin jarraituz, Pintxo Lanperna lehiaketa antolatu du berriz Galdakaoko Udalak, Gu Dendari elkartearekin eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean. Gaur, azaroak 20, hasiko da eta bi asteburutan zehar perretxiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Guztira 14 establezimenduk hartuko dute parte udazkeneko edizio honetan eta perretxikoekin bereziki egindako pintxoak eskainiko dituzte.

Pintxoak eskaintzeko ordutegiak honako hauek izango dira:

  • Barikuetan: 19:00etatik 22:30era
  • Zapatuetan: 12:00etatik 15:30era eta 19:00etatik 22:30era
  • Domeketan: 12:30etik 15:030era

Establezimendu parte-hartzaileak aldiz, honako hauek dira, eremuka banatuta:

1. gunea:

  • Pepeto Jatetxea
  • Kome y Kalla
  • Aterpe
  • Txitxu Taberna
  • Geltoki Taberna

2. gunea:

  • Medina’s
  • Bakeleku
  • Rest. Inglés
  • Izazkun Taberna
  • Topa Kafe Antzokia
  • Geltoki Taberna

3. gunea:

  • Atseden
  • Sorgiñe
  • Rest. Gurutz Berria
  • Ostatu Taberna (aurreko urteko irabazlea)
  • Geltoki Taberna

Lehiaketaren aurreko edizioetan bezala, herritarrek eta epaimahai profesional batek baloratuko dituzte tokiko mikologiaren tradizioa eta ostalaritza uztartzen dituzten pintxoak. Sari herrikoiaren irabazlea kontsumitzaileengandik boto gehien jasotzen dituen pintxoa izango da, eta liburuxka bat osatu beharko dute bakoitzaren balorazioarekin eta establezimendu parte-hartzaileetan edo Gu Dendariko bulegoetan eman abenduaren 2a baino lehen.

Ruteroa entregatzen dutenen artean, bi lagunentzako 3 menu zozkatuko dira: Andra Mari, Aretxondo eta sagardotegi bat. Ibilbidea osorik betetzen duenak oroigarrizko amantal bat eramango du opari (ale mugatuak; banaketa Gaztain 4 bulegoan, astelehenetik barikura 9:00-14:30).

situs togel

situs toto