EGITARAUA | Usansoloko jaiak maiatzaren 6tik 8ra bitarte ospatuko dira
Jaiak
BINKE / 2022ko apirila
Usansoloko jaiak maiatzaren 6tik 8ra bitarte ospatuko dira
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Binkeren artxibotik
Maiatzaren 6, 7 eta 8an ospatuko diren Usansoloko urte honetako lehenengo jaiak antolatzen ari dira UJABAkoak, eta jada badute egitaraua prest. Hemen ikus ditzakezu egunez eguneko ekintza guztiak.
Martxoan egiten ohi den Gazte Eguna antolatu ezin izan zuten arren, maiatzeko jaietarako prest daude usansolotarrak. Pandemiaz geroztik antolatuko diren lehenengo jai hauetako egitaraua argitaratu dute jada UJABAkoek. Maiatzaren 6, 7 eta 8ko asteburuan ospatuko dira, eta hemen batu ditu Binkek egunez egun prestatuko diren ekintzak.
Maiatzak 6, barikua
17:00. Jaien hasiera.
17:00. Umeentzako tailerrak ludotekan.
18:00. Torneo Kuluxka UFS Street Soccer 3 vs. 3.
18:15. Dantza emanaldia mailu plazan Oinarin Dantzari Taldearen eskutik.
19:00. Disko Festa Unkina plazan.
20:15. Kuadrila jaitsiera meatzetako parkinetik Lamintxu Gazte Asanbladaren eskutik.
20:45. Pregoia Unkina plazan.
20:55. Kuadrila jaitsieraren sari banaketa Unkina plazan.
21:00. Disko Festa Unkina plazan.
23:00. Zeinke eta Erruki erromeria Unkina plazan.
Maiatzak 7, zapatua
09:30. Diana Bizkaiko Gaiteroekin herritik zehar.
10:00. Paella, tortilla eta tortilla txiki txapelketen hasiera Unkina plazan.
10:00. Usansoloko Racing-eko eskuderia aurkezpena Baratzeko plazan.
13:00. Pasabares Bizkaiko Gaiteroekin.
14:00. Paella, tortilla eta postre txapelketen sari banaketa Unkina plazan.
15:00. Bazkari herrikoia Unkina plazan.
17:00. Kronoeskalada Artetara Beluko zubitik.
18:30. Usansoloko I. Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finala frontoi txikian.
20:30. Orkestra elektrotxaranga herritik zehar.
00:00. Jaikide Disko Festa Unkina plazan.
Maiatzak 8, domeka
09:30. Diana
10:00. Artisau azoka Unkina plazan.
10:30. Motor klasikoen erakusketa Baratzeko plazan.
12:00. Erraldoiak
18:00. Urpekontzi Misteriotsua ikuskizuna Unkina plazan.
19:00. Jaien amaiera txokolatadarekin txurrerian.