Hauek dira kaleko zineman eguenero eskainiko diren pelikulak, Urretan

Ikus-entzunezkoak
BINKE / 2022ko uztaila

Hauek dira kaleko zineman eguenero eskainiko diren pelikulak, Urretan

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Jasotako proposamenen artean, mota eta adin guztientzako aukeraketa egin eta uztaileko eguen guztietan ikusiko diren pelikulak zeintzuk izango diren argitu du Galdakaoko Udalak. Hemen zerrenda!

Aste batzuk pasa dira herritarrek aire librean zein pelikula ikusi gura duten bozkatzeko aukera izan zutenetik. Emaitzak atera eta proposamen horietan oinarrituta aukeraketa egin du Galdakaoko Udalak, uztaileko eguen guztietan bina film ikusteko aukera eskainiz beste urte batez.

Horrela ba, hauek dira datorren eguen honetatik hasita bi ordu tarte hauetan Urreta 1 ikastetxeko patio estalian ikusgai izango diren pelikulak:

  • Uztailak 7
    18:00etan: Canta 2.
    20:00etan: Spiderman, No way home.
  • Uztailak 14
    18:00etan: Pokemon-Pikatxu detektibea.
    20:00etan: Ane.
  • Uztailak 21
    18:00etan: Horman erlojua duen etxea.
    20:00etan: Belfast.
  • Uztailak 28
    18:00etan: Ilargirantz.
    20:00etan: A todo tren, destino Asturias.

Albiste honekin lotuta…