Azerbaijango Sabah futbol taldeak Jon Irazabal fitxatu du
Kirola
BINKE / 2022ko uztaila
Azerbaijango Sabah futbol taldeak Jon Irazabal fitxatu du
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Sabah Futbol Klubu
Jon Irazabal futbolari galdakoztarrak Azerbaijango Sabah futbol taldean jokatuko du aurrerantzean, Ligako mailarik gorenenean, uztailaren 10ean bertako klubarekin sinatu baitu defentsa lanetan aritzeko kontratua.
Binkek 2021eko ekainean elkarrizketatu zuen Irazabal, Amorebietarekin Espainiako Ligaren Bigarren Mailara igoera lortu zuenean. Orain, Kaukaso aldera bidaiatuko du galdakoztarrak bere amets futbolariarekin jarraitzeko.
Sabah-k Azerbaijango Premier Ligan jokatzen du, herrialdeko futbol ligen sistemako maila gorenean, UEFAren parte ere baden horretan. Ospatu 1992tik ospatzen da, herrialdearen independentzia lortu eta urtebetera hasi zen martxan. Txapelketa zortzi klubek osatzen dute, denak elkarren aurka lau txandatan jokatzen dutenak, eta puntu gehien lortzen dituena da txapelduna.
Irazabal bera berriz, Athletic Clubeko beheko mailetan hezi zen eta sei denboraldi eman zituen 2006 eta 2012 urteen artean. 2015ean, Sondika Kirol Elkartean jokatu zuen, Ohorezko Mailan. Urtebete geroago, C. D. Vitoria taldera joan zen. 2018-19 denboraldian, Mirandes Futbol Klubarekin bat egin zuen.
2020ko urtarrilean, Mirandes taldea utzi zuen, denboraldi eta erdiren ondoren, Bigarren B Mailako Leioarekin sinatzeko. Urte hartako irailean, Amorebietako Futbol Klubak fitxatu zuen, talde horretan bi kanpaina egiteko. Orain, Euskal Herritik kanpo arituko da. Zorte on!