Elorritxuetan sute bat izan da ordu luzez, baina itzalita dago honezkero
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileen bideotik
Atzo Ganguren mendian, Bengoetxe auzo galdakoztarraren eremuan, piztu zen sua gaur berpiztu bada ere, erabat itzali dute suhiltzaileek —eta arratsaldeko euri zaparradek itzaltze hori bermatzen lagundu dute—. Suhiltzaileek igotako bideo bat batu dugu berrian.
Astelehen iluntzean, 19:00 aldera, Ganguren mendiaren magal batean kea ikusi eta bizilagun batzuek larrialdi zerbitzuak deitu zituzten. Sute bat izan zen, Bengoetxe auzo galdakoztarraren eremuan piztu zena. Ordu gutxi batzuetako lanen ondoren lortu zuten Bizkaiko suhiltzaileek sua kontrolpean izatea.
Gaur aldiz, martitzena, sua berriz piztu da inguru berean eta bertan lanean zeuden suhiltzaileek BI-3732 errepidea ere moztu behar izan dute une batzuetan, egoera kontrolatu ahal izateko.
Sua erabat itzalita dago honezkero, eta gaur arratsaldeko euriak itzaltze hori bermatzen lagundu du.
Bideo hau Bizkaiko suhiltzaileek, Iurretakoek zehatzago, zabaldu dute sareen bidez: