«Jolasteko leku faltan», Omer Amarika
Omer Amarika Orue
BINKE / 2019ko maiatza
Jolasteko leku faltan
Aspalditik nabil herriak daukan arazo handi bati buruz idazteko ideiagaz bueltaka, Galdakon futbol zelai inprobisatuak, jolasteko leku zabalak… danak desagertu diralako.
Ni 1980an jaiotakoa naz, eta gogoan daukat 11 urtetatik 19ra bitartean zelan alkartzen ginan nire kuadrilakoak beste kuadrilakaz. Asteburu guztiek emoten genduazan batetik bestera: batzuk futbolean, beste batzuk frontoian edo besteak bizikletak hartu eta Pepeto aldera bidean… baina plaza zan gure alkartzeko gunea, eta hortxe egiten genduazan plan guztiak, kalean. Orain, herritik paseotxua egitea baino ez dago: neska-mutil guztiak lurrean eserita, portal baten edo arkupe baten inguruan bakotxa bere telefonoagaz eskuartean dagoala, ia musika nork altuago jarri. Eta behin adin batetik aurrera, danak lonjetan sartuta. Ez dago gazteriaren bizirik gure kaleetan.
Baina, beraien errua da ala gaur egungo gazteriak ez dauka leku libre eta zabaletan jolasteko aukerarik? Hausnartuko al dogu apur bat honen inguruan? Ez dot uste gainera kasualidadea danik adin batetik gorakook balore batzuk izatea, kuadrilak mantentzen jarraitzea… eta gaurko gaztetxoenak oso konektatuta bai, baina bakarrik egotea euren pantailei begira.