BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

      2025-06-13
      0
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

Binke
2022-11-01
1174
0

Asier Artetxe eta Kristian Mugarza, Euskaraldiko koordinatzailea

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Bueltan da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Ekimenaren aurtengo Galdakaoko eta Usansoloko koordinatzaileak dira Kristian Mugarza eta Asier Artetxe, eta Binkeri aurtengo erronkak zein nobedadeak kontatu dizkiote.

Galdakaoko eta Usansoloko Euskaraldietako dinamizatzaile berria da Kristian Mugarza (Galdakao, 1997), eta berarekin batera laguntzaile lanetan arituko da Asier Artetxe (Galdakao, 1997). Urteak dira biek euskararen alde lanean diardutela, baina erronka makala dute oraingoa. Hau dena hizpide izanik, bi galdakoztar gazteekin izan du hitzordua Binkek.

Ezer baino lehen. Berriki iragarri du Soziolinguistika Klusterrak %14,5ekoa dela Galdakaoko euskararen erabilera. Nola interpretatzen ditu datuak euskararen alde lanean ari den batek? Jakin bagenekien datuak ez zirela oso altuak izango, eta honen inguruko hausnarketa eginda geneukan aurretik. Honi buelta emateko eta etorkizuneko emaitzak hobeak izateko aukera paregabea dugu hilabete gutxiren buruan Euskaraldiari esker. Hirugarren edizioa izango dugu aurtengoa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko dena. Hala ere, espero dugu euskararen erabilerak eta hizkuntza ohituren ariketak Euskaralditik harago urteak dituen 365 egunetan zehar irautea.

Nolakoak izan dira lehen egunak? Hilabeteak dira dena prestatzen hasi ginela, ilusio handiarekin ari gara lanean geroztik, bide honetan bai Galdakaon eta bai Usansolon Euskaraldiak berak eskatzen duen ariketa soziala modurik eta onenean bideratzeko. Horretarako, bi herrietan batzorde mixtoak eratu ditugu, eta agente desberdinekin batera ari gara aurre-lanketa egiten eta guztiari forma ematen.

Batzorde mixtoak aipatu dituzue. Zer dira? Udaleko ordezkariek, herrietako entitateek eta elkarteek zein norbanakoek osatzen duten taldeari deritzogu «batzorde mixtoa». Galdakaoren kasuan normalean eguen arratsaldeetan elkartu ohi gara, ESAN bulegoaren aldamenean dagoen lokalean. Usansolon, berriz, bariku arratsaldeetan Txapelena baserrian.

Duela ez asko ireki dute izen-ematea Euskaraldian. Non eman ahalko da Galdakaon eta Usansolon? Bi aukera egongo dira norbanakoek zein entitateek izena eman ahal izateko. Alde batetik, Euskaraldiko web orrian sartuz gero online bidez eman ahalko dute izena. Bestetik, ondorengo asteetan Galdakaoko eta Usansoloko kaleetan zehar jarriko ditugun mahai informatiboetan edo Euskaraldiaren lokalean honetarako aukera egongo da ere bai.

Aipatutako Euskaraldiaren lokala urriaren 16an ireki zenuten Galdakaon. Zer aurkitu daiteke bertan? Aurretik aipatutako izena emateko materialaz gain, Euskaraldiko material desberdina erosteko aukera izango da lokalean, joan diren edizioetan antzera. Kamisetak, sudaderak, banderolak, boltsak,… askotarikoa da bertan aurkitu daitekeen eskaintza. Lokala ESAN bulegoaren ondoan dago kokatuta Galdakaon. Usansolon ordea ez dugu lokalik, baina jarriko ditugun mahai informatiboetara materiala eramateko asmoa daukagu, beraz bertan izango dute herritarrek erosteko aukera.

Joan den urriaren 6an egindako aurkezpenean nabarmendu zenuten norberak helburu batzuk finkatu behar dituela Euskaraldirako… Euskaraldia hizkuntza ohitura aldatzeko ariketa sozial bat da, beraz, norbanakoak aipatutako hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu batzuk finkatu behar dituela uste dugu, bide honetan ariketa behin bukatuta ordurarte zuen hizkuntzarekiko lotura aldatzeko eta hobetzeko. Beharrezkoak dira helburu kolektiboak, baina hauek lortu ahal izateko norberarengandik hasi behar da aldaketa, eta ez kontrara.

Adibidez? Egia da Euskaraldian zehar badaudela uneak ezinezkoa zaiola norbanakoari euskaraz aritzea, eta horrek zerbait txarto egiten ari garenaren sentsazioa eragiten du. Hori baino, hobe da bakoitzak helburu jakin batzuk bere buruari ezartzea eta hauek ondo eustea, epea amaitzean hauek bete badira zerbait ondo egin dugunaren sentipena izango baitugu. 

Zuen kasuan, zein helburu finkatu dituzue aurtengo Euskaraldirako? Asier Artetxe: Aurreko edizioetako esperientziatik, askotan Belarriprest txapa zeraman ezagun batekin gurutzatzean, harekin euskaraz mintzatzeko ohiturarik ez nuenez, eta euskaraz zekiela ez nekienez, askotan euskarari eustea kostatzen zitzaidan eta erdarara jotzen nuen. Horregatik, nire aurtengo helburua, euskarari eta ariketari ondo eustea izango da. Ea lortzerik dudan! Kristian Mugarza: Nire kasuan, askotan euskaraz aritu eta ulertzen ez didatenean erderara jotzen dut, baina aurten, Asierrek bezala euskarari eusteko hautua egin dut.

Badu aurtengo edizioak aurrekoarekin alderatuz inolako bereizitasunik? Kanpo/barne Ariguneak desagertu dira, aurten Ariguneak soilik egongo dira. Bestetik, aurreko edizioetan parte hartu dutenek, ez dute berriro izena eman beharko, web orrialdean datuak berrestearekin nahikoa izango da.

Datozen asteetarako baduzue ekimenik edo antzekorik esku artean? Aurtengo leloa «Hitzez ekiteko garaia» da. «Ekin» horrek zera adierazten digu guri: esparru pribatu zein online plataformetatik harago lehentasuna kaleak izan behar duela, eta horregatik, datozen asteetan ospatu behar diren Zizpa Gazte Konpartsaren 25. urteurreneko jaialdian zein Andra Mari Dantza Taldearen Musika Bizian festibalean gure presentzia nabaria izango da. Azaroaren 12ko goizean, berriz, gurean izango dugu Euskal Herritik bueltaka dabilen Euskaraldiaren gune ibiltaria.

Gaia aldatuz. Gazte jendearen artean, datuen arabera, beheranzkoa da erabileraren joera. Larritzekoa akaso? Bai noski, larritzekoa da. Hain justu arrazoi honegatik finkatu ditugu aurreko galderan aipatutako bi datak, beharrezkoa da belaunaldi berrietara jotzea. Gazteak garenez, uste dugu errazagoa izango zaigula adin tarte honekin konektatzea. 

Bukatzeko, zein mezu bidali nahi diezue Galdakaoko eta Usansoloko herrikideei? Galdakao eta Usansolo, animatu Euskaraldian parte hartzera hizkuntza ohiturak aldatzeko eta herri euskaldunagoak egiteko.

Kontaktua:

Instagram
@euskaraldiagaldakao eta @euskaraldiausansolo
Facebook
Euskaraldia Galdakao eta Euskaraldia Usansolo

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Merkataritza 8 iruditan

Hurrengo albistea

Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

    2022-07-18
    Galdakao
  • Elkarrizketak

    Irati González: «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire podcastean»

    2022-02-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jon Mentxakatorre: «Mitoak gure autoulermenerako iturri dira»

    2024-09-30
    Binke
  • Elkarrizketak

    Antton Irusta: «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko»

    2016-05-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Laura Pinto: «Herri feminista izatea da gure helburua»

    2020-03-30
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian»

    2021-01-22
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

Autoezagutzarako tresna bat da astrologia, psikologia, hizkuntza sinbolikoa eta gure kontzientziaren erritmoekiko...
  • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu