Adinekoak laguntzeko zerbitzua eskainiko du Galdakaoko Udalak jaietan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: John Stanley
Galdakaoko Udalak adinekoek jaietako jardueretan parte hartzeko laguntza zerbitzua jarriko du martxan. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta gaur da izena emateko azken eguna.
Santakurtzak adin guztietako pertsonentzako jaiak izateko helburuz, adinekoak laguntzeko zerbitzua jarriko du martxan Galdakaoko Udalak jaietan. Ekimena Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat zuzenduta dago eta gaur da izena emateko azken eguna.
Zerbitzua eskatzeko 944010545 telefonora deitu behar da eta berrespena telefono bidez egingo du Udalak bihar eta etzi.
Zerbitzu honen bitartez etxez etxeko laguntzaile batek nahi duen erabiltzaileari lagunduko dio bere etxetik programatutako jarduerarako lekura. Beharrezkoa bada, bertan egongo da jarduerak irauten duen bitartean, eta jarduera amaitu ondoren, etxera itzultzen lagunduko dio.
Hauek dira egitaraueko ekitaldiak:
- Jaietako desfilea: irailaren 8an, barikua, 19:00etan, Plazakoetxen
- Pregoia eta txupinazoa: irailaren 8an, barikua, 20:00etan udaletxean
- Mus txapelketa: irailaren 11n, astelehena, 16:00etan, Iturriondo plazan
- Igel lehiaketa: irailaren 11n, astelehena, 17:00etan Iturriondo plazan
- Abesbatzen kontzertua: irailaren 11n, astelehena, 19:00etan, Kurtzeko plazan
- Adinekoen olinpiadak: irailaren 12an, martitzena, 11:30ean, Kurtzeko plazan
- Adinekoen festa bazkaria: irailaren 13an, eguaztena, 14:00etan Kurtzeko plazan
- Kortxoa kentzeko lehiaketa: irailaren 13an, eguaztena, 16:00etan, Kurtzeko plazan
Udalak jakinarazi duenez, garraioren bat erabili behar izanez gero, erabiltzaileak kudeatu eta ordainduko du.