Adinekoei zuzendutako hiru ekintza eskainiko ditu Galdakaoko Udalak maiatzean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez, adinekoei zuzendutako hiru ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak maiatzean. Zehazki, irteera bi eta hitzaldi ziklo bat eskaniko ditu hurrengo asteetan.
Adinekoei zuzendutako ekintzak antolatzen jarraitzen du Galdakaoko Udalak. Maiatzen hiru eskainiko ditu, berriz ere Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez: irteera bi eta hitzaldi ziklo bat.
Maiatzaren 23an bisita kulturala antolatuko dute Medikuntza Historiaren Euskal Museora, honek biltzen duen XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa ikusteko. Bisita gidatua 11:00etan hasiko da eta izena emateko epea maiatzaren 10ean irekiko da, gehienez 25 pertsonentzat.
Hilaren 30ean aldiz, 8 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute Berriz ingurutik, soilik 200 metroko desnibelarekin. Izena emateko epea maiatzaren 17an irekiko da, gehienez 30 pertsonentzat.
Osasunari buruzko hitzaldi zikloal aldiz hiru saio izango ditu eta izen emateak dinamizazio zerbitzuan egin daitezke maiatzaren 10etik aurrera:
- Maiatzak 23, eguena: ‘Elikadura eta horren garrantzia osasun mentalean’. 17:00etatik 18:30era Elkarbizi adinekoen elkarteko egoitzan (Urtebieta).
- Maiatzak 24, barikua: ‘Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak baliarazten ditugu?’. 17:00etatik 18:30era Gure Etxea adinekoen elkarteko egoitzan (Usansolo).
- Maiatzak 30, eguena: ‘Lehen sorospenak: nola jokatu larrialdi baten aurrean’. 17:30etik 19:00etara Danok Aurrera adinekoen elkartean (Bengoetxe).
Jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara.