Adinekoentzako 4 ekintza ezberdin antolatu ditu irailean Galdakaoko Udalak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Amriphoto
Jendea ezagutzeko eta norbere buruarekin gustura sentitzeko lau ekintza antolatu ditu adinekoentzako Galdakaoko Udalak irailean zehar. Izena emateko informazio guztia hemen.
Irailean adinekoei zuzendutako 4 ekintza berezi antolatu ditu Galdakaoko Udalak Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuarekin batera, «ikasturtea indartsu, ilusioz, ikasteko gogoz eta aktibo hasteko». Hauek dira eskainiko diren jarduerak:
- Gimnasia aire zabalean: irailaren 7tik urriaren 10era bitartean, astelehen eta eguaztenetan 10:00etatik 11:00etara.
Monitore batek eskainiko ditu gimnasiako saioak Ardanza parkean, eguraldi ona aprobetxatuz.
Izena ematea: Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan irailaren 2tik aurrera.
- Bilboko Alde Zaharrera irteera: irailaren 22an, eguena, 11:00etan.
Erdi Aroko Bilbo ezagutzekotan, hiritik «ibilbide interesgarri» bat egitean datza txangoa.
Izen ematea: Adinekoen Dinamizazio Zerbitzura deitu behar da —944 010 545— irailaren 9tik aurrera, eta taldea gehienez 29 pertsonakoa izango da.
- Larrabetzutik Gernikarako mendi-ibilbidea: irailaren 29an.
14 kilometroko ibilbidea egingo da.
Izen ematea: Adinekoen Dinamizazio Zerbitzura deitu behar da —944 010 545— irailaren 16tik aurrera, eta taldea gehienez 30 pertsonakoa izango da.
- Kixotearen ibilbidea autobusez: irailaren 26tik 30era —5 egun eta 4 gau—.
Kultur zirkuitu bat da eta Cemo Bidaiekin elkarlanean antolatuko da, inguruko xarma guztiak ezagutzeko.
Izen ematea: 460€ izango dira pertsona bakoitzeko, eta Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuen bulegoan inskribatu beharko da.
Hauek dira bisitatuko diren tokiak:- Ciudad Rel —tokiko gidariarekin—
- Ruidera urtegiak —tokiko gidariarekin—
- Argamasilla de Alba —Casa Cueva Medranorako sarrerarekin—
- Tomelloso – El Toboso —Casa Dulcinea eta Museo Cervantinorako sarrerekin—
- Criptana eremua —Molino del Infanto y Culebrorako sarrerarekin—
- Alcazar de San Juan —Gran Prior jauregirako sarrerarekin—
- Almagro —komedia korrala barnerako sarrerarekin—
- Calatrava Gaztelua —bisitarako sarrerarekin—
- Toledo—tokiko gidariarekin—
- Ibar Ezkutua
Ekintza guztietan inskribatzeko kontutan hartu beharko da bakoitzak ezingo dituela bi izen baino gehiago eman.
Iraileko jarduera hauez gain, Galdakaoko Udalak nagusiak animatu gura ditu XIII. Adinekoen jolasetan parte hartzeko.
Horrez gain, jubilatu eta pentsiodunentzako edozein zalantza edo kontsultarako eta IMSERSOk eskaintzen dituen bidaien inguruko informaziorako, Gizarte Ekintzako bulegora hurbildu —Pontzi Zabala 3, Ardanza parkean astelehen, eguazten eta barikutan 10:00etatik 13:30era eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara— edo deitu —944 010 545 zenbakira—.