Duela bi hilabete hasi zen Adiskide Pilota Txapelketa eta sei bikotek lortu dute final handietara heltzea. Horiek gaur lehiatuko dira Kurtzea frontoian, eta hemen batu ditugu norgehiagoken xehetasunak.
Kurtzea frontoian giroa sustatzeko helburuz, nagusientzako txapelketa berezia antolatu du udaberrian Adiskide Pilota Elkarteak. Apirilean hasi zen, eta bihar, ekainak 19, bukatuko da.
Kurtzea frontoian lehiatuko dira finalak 18:00etatik aurrera, eta hiru partida jokatuko dira:
- Hirugarren maila: Uriarte aita-semeak vs. Fuentes eta Gallastegui
- Bigarren maila: Amaia Aldai eta Eder Vilariño vs. Mikel Ulibarri eta Beñat Tejera
- Lehen maila: Eneko Artaraz eta Anartz Ajuriagojeaskoa vs. Iñigo Tellitu eta David Varela





