Agirre Lehendakariaren plazako haurren parkea itxiko dute txukunketa lanak egiteko
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Astelehenetik aurrera, hilak 9, urtarrilaren 20ra arte Agirre Lehendakariaren plazan kokatuta dagoen haurren jolas gunea itxita izango da. Udalak jakinarazi duenez, tarte honetan parkea margotzeko lanak egingo dira.
Atsegin eta erakargarriagoa egiteko helburuz, Galdakaoko Udalak Agirre Lehendakariaren plazan kokatuta dagoen haurren jolas gunea txukunduko du. Zehazki, margotze lanak egingo ditu astelehenetik aurrera eta horren ondorioz gunea itxita izango da urtarrilaren 20ra arte.
Astelehenean bertan, hilak 9, hasiko dira langileak koloreak berritzen, «txukunagoak» egon daitezen Galdakaoko ehundaka umeek erabiltzen dituzten jolasak.
Aurretik hainbat hobekuntza egin ditu Udalak Lehendakariaren plazako parkean. Besteak beste, zoruko zuloak bete ditu, jolasen egituretako hainbat elementu konpondu ditu eta apurtuta zegoen igotzeko sarea ordezkatu du.