Ahoztar Zelaietak solasaldia eskainiko du gaur Herriko Bentan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Irekia
Gaur, otsailak 27, Ahoztar Zelaieta idazleak ‘La Ertzaintza que viene’ liburuari buruzko solasaldia eskainiko du Galdakaoko Herriko Bentan. Saioa 19:00etan hasiko da eta «hiper zaintza teknologia eta aholkularitza kapitalismoa» uztartuko dituzte.
Gai ezberdinen inguruan hausnartzeko eta solasaldiak eskaintzeko helburuz, iratzar luntxak hartzen ditu Galdakaoko Herriko Bentak. Ekimen honen formatu berria martxan jarri dute orain eta honetan hilean behin herriko eragile ezberdinek saioak antolatuko dituzte.
Gaur, otsailak 27, Ahoztar Zelaietaren ‘La Ertzaintza que viene’ liburuari buruz izango da eskainiko den solasaldia. Idazlea izango da saioan eta 19:00etan hasiko da.
Honetan, «hiper zaintza teknologia eta aholkularitza kapitalismoa» uztartuko dituzte eta autorearekin batera hausnartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Ondoren luntxa jan ahal izango dute ere.