Aingeru Garaik Espainiako Eski Alpetar Slalom Txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aingeru Garairen sareetatik
Atzo, apirilak 18, Espainiako Eski Alpetar Slalom Txapelketaren finalak hartu zituen Sierra Nevadak eta honetan parte hartu zuen Aingeru Garai galdakoztarrak. Eskiatzaileak garaipena lortu zuen Tomás Barata eta Jonás Sánchezen aurretik.
Sasoi onean dago Aingeru Garai eskiatzaile galdakoztarra, izan ere, oso emaitza onak lortu ditu azkenaldian. Pasa den urtean Espainiako Erraldoi Txapelketa irabazi zuen eta mundu mailan 35. postua lortu zuen.
BINKEko azala izandako kirolariak bide honetan jarraitzen du eta atzo, apirilak 18, garaipen berri bat eskuratu zuen, kasu honetan Sierra Nevadan antolatutako Espainiako Eski Alpetar Slalom Txapelketan.
Eskiatzaileak lehen postua lortu zuen Tomás Barata eta Jonás Sánchezen aurretik. Emakumezkoen artean aldiz, Arrieta Rodríguez izan zen onena, eta June Garitanok eta Blanca Bagariak bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, hurrenez hurren.