Aingeru Garay galdakoztarrak 35. postua lortu zuen Munduko Eslalon Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Basque Team
Pasa den asteburuan Frantziako Courchevel-Méribel pistan Munduko Eslalon Txapelketa lehiatu zen eta Aingeru Garay galdakoztarrak 35. postua lortu zuen. Halaber, Frantziako Erraldoian 29. izan zen sailkapenean.
Urtea indarrez hasi du urtea Aingeru Garay galdakoztarrak. Binkeren 2021eko ekaineko portada izandakoak eski alpino modalitateko Munduko Kopan parte hartu zuen lehen aldiz urtarrilean Alemaniako Garmisch-Partenkirchen pistan.
Pasa den asteburuan ordea, Frantziako Courchevel-Méribel pistan izan zen Munduko Eslalon Txapelketan parte hartzen eta 35. postua lortu zuen. Lehen txandan 38. postua eskuratu zuen 49.44 denborarekin. Bigarren txandan aldiz, 36. postua lortu zuen 54.81 denborarekin.
Halaber, Frantziako Erraldoian 29. izan zen sailkapenean eta horrela lehen hogeita hamar onenen artean izateko helburua lortu zuen.
Garayrekin batera Juan del Campo bilbotarra izan zen Frantziako pistetetan eta honek 21. postua lortu zuen Munduko Eslalon Txapelketan. Basque Teamek jakinarazi duenez, lehen aldia da bi bizkaitarrek maila honetako lehiaketa batean parte hartzen dutela.